Otsabide (Olaibar)
Otsabide[1][a] Olaibar ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 11,7 kilometrora. 2023 urtean 13 biztanle zituen.
Otsabide | |
---|---|
![]() | |
![]() Herriko aireko ikuspegia, 2023. urtean | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Olaibar |
Administrazioa | |
Mota | etxalde |
Izen ofiziala | Osavide |
Posta kodea | 31798 |
Herritarra | otsabidear |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′39″N 1°36′31″W / 42.89403°N 1.6085°W |
Garaiera | 470 metro |
Distantzia | 11,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 13 (2023) |
Bertako biztanleak otsabidear dira.
Izena
aldatuOtsabide toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Oxxauide (1095)
- Oxabide (1095)
- Ossauide (1102)
- Oxabide (1197)
- Exavide (1278)
- Osabide (1534)
- Osabide (1802)
- Otsabide (1959)
- Otsabide (2000)
Geografia
aldatuOtsabide Olaibar ibarrean dago, Iruñeko merindadean.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuOlaibar ibarra Ultzamaldea eskualdean dago, eta udalerriaren hiriburua, Olabe, Iruñetik 10 kilometrora dago. Udalerria N-121-A (Iruña-Irun) errepideak zeharkatzen du. Ultzama ibaiak zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera, eta ibaiaren ibarrak definitzen du lurraldearen erliebea, inguruko mendiekin batera.
Klima eta landaredia
aldatuOlaibarrek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.
Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude Olaibarreko basoetan.
Estazio meteorologikoa
aldatuOlaibarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Anue pareko udalerrian, estazio bat dagoen Olague kontzejuan, itsasoaren mailatik 577 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Olague, 1975-2022) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.0 | 26.0 | 28.5 | 33.0 | 40.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 29.0 | 23.0 | 18.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.3 | 9.5 | 13.1 | 15.1 | 19.1 | 23.2 | 25.6 | 26.5 | 22.5 | 17.7 | 11.8 | 9.0 | 16.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 4.6 | 7.4 | 9.4 | 12.9 | 16.6 | 18.8 | 19.2 | 15.7 | 12.1 | 7.4 | 4.7 | 11.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.0 | -0.3 | 1.8 | 3.7 | 6.8 | 10.0 | 11.9 | 12.0 | 9.0 | 6.5 | 2.9 | 0.5 | 5.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -12.0 | -9.0 | -5.0 | -3.0 | 1.0 | 3.0 | 3.0 | 0.0 | -5.0 | -10.0 | -14.0 | -14.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 134.2 | 115.5 | 114.3 | 119.5 | 97.5 | 75.4 | 44.8 | 43.5 | 73.0 | 110.9 | 163.9 | 132.2 | 1224.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 88.0 | 54.0 | 52.0 | 56.5 | 49.0 | 85.7 | 48.2 | 90.8 | 67.5 | 69.0 | 80.5 | 86.6 | 90.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.4 | 12.6 | 12.9 | 14.8 | 13.3 | 9.3 | 7.7 | 6.9 | 9.9 | 12.4 | 15.2 | 14.3 | 143.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.3 | 3.7 | 2.1 | 1.1 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.3 | 1.7 | 12.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuDemografia
aldatu2023 urteko erroldaren arabera 13 biztanle zituen Otsabidek.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
4 | 3 | 3 | 7 | 8 | 8 | 9 | 6 | 8 | 8 | 8 | 9 | 11 | 12 | 13 | 16 | 12 | 12 | 13 | 13 | 13 | 13 | 13 |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Olaibarreko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Olaibarreko ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Olaibar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %13,13k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 19,90k.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Otsabide - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Olagueko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Otsabide» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.