2010eko Flandriako Tourra

2010eko Flandriako Tourra txirrindularitza lasterketa klasiko honen 94. edizioa izan zen. 2010eko apirilak 4an ospatu zen Brujas eta Ninove artean, 261,9 kilometroko ibilbidearekin. Ibilbidean hamabost mendate igaro behar izan ziren. Proba UCI ProTour zirkuituaren barnean egon zen.

2010eko Flandriako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa94. Flandriako Tourra
Txapelketa2010 UCI ProTour
Data2010.eko apirilak 4
Luzera262 km
HerrialdeaBEL Belgika
Irteera-lekuaBrujas
Helduera-lekuaNinove
Taldeak25
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak94
Bataz besteko abiadura40,732 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Fabian Cancellara (Saxo Bank)
TxapeldunordeaBEL Tom Boonen (Quick Step)
HirugarrenaBEL Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto)
◀20092011▶
Dokumentazioa

Garailea Fabian Cancellarra izan zen, Molembergeko Harresian eraso ondoren (helmugatik 44 kilometrora), soilik Tom Boonenek jarraitu ahal izan ziolarik, eta, ondoren bizikletan zutik jarri gabe erritmoa bizituz, hala azken harresian, Muur Kapelmuurren (helmugatik 15 kilometrora) txirrindulari belgikarra atzean utziz. 2 minutu baino gehiagora iritsi zen hirugarren sailkatua, Philippe Gilbert, podioa osatu zuena.

Talde parte-hartzaileak aldatu

198 txirrindularik parte hartu zuten (lasterketa profesionaletarako ezarrita dagoen 200eko mugatik gertu) 25 taldetan banatuta (2010eko Gante-Wevelgemeko berberak Acqua & Sapone izan ezik, honen ordez Team Europcar sartuz) 8 txirrindularikoak (Ag2r-La Mondiale eta Lampre ISD izan ezik, 7rekin irten zirenak), horietatik proba soilik 95ek amaitu zutelarik.

Flandriako Tour honetan parte hartu zuten 25 taldeen zerrenda martxoak 7an iragarri zuten antolatzaileek. UCI ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako beste 7k wildcard bati esker (Team Europcar, BMC Racing Team, Cervélo Test Team, Landbouwkrediet, Skil-Shimano, Topsport Vlaanderen-Mercator eta Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team. Talde parte hartzaile guztiak honako hauek izan ziren:

ProTeamak (18)Talde kontinental profesionalak (7)

Cofidis taldeak bere atsekabea erakutsi zuen gonbidatua izan ez zelako. Lehen aldia izan zen talde honek Flandriako Tourrean parte hartzen ez zuela taldea 1997an sortua izan ondoren.

Sailkapena aldatu

 
Pelotoia Den Ast mendatetik igarotzen.
 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Fabian Cancellara   SuitzaSaxo Bank6 o 25 min 56 s
2. Tom Boonen   BelgikaQuick Step+ 1 min 15 s
3. Philippe Gilbert   BelgikaOmega Pharma-Lotto+ 2 min 11 s
4. Björn Leukemans   BelgikaVacansoleil+ 2 min 15 s
5. Tyler Farrar   Ameriketako Estatu BatuakGarmin-Transitions+ 2 min 35 s
6. George Hincapie   Ameriketako Estatu BatuakBMC Racing Team+ 2 min 35 s
7. Roger Hammond   Erresuma BatuaCervélo TestTeam+ 2 min 35 s
8. Maksim Iglinski   KazakhstanAstana+ 2 min 35 s
9. Danilo Hondo   AlemaniaLampre-Farnese Vini+ 2 min 35 s
10. William Bonnet   FrantziaBBox Bouygues Telecom+ 2 min 35 s
11. Johnny Hoogerland   HerbehereakVacansoleil+ 2 min 35 s
12. Stijn Vandenbergh   BelgikaKatusha+ 2 min 35 s
13. Mathew Hayman   AustraliaSky+ 2 min 35 s
14. Lloyd Mondory   FrantziaAG2R La Mondiale+ 2 min 35 s
15. Matti Breschel   DanimarkaSaxo Bank+ 2 min 35 s
16. Bernhard Eisel   AustriaHTC-Columbia+ 2 min 35 s
17. Steve Chainel   FrantziaBBox Bouygues Telecom+ 2 min 35 s
18. Frédéric Guesdon   FrantziaLa Française des jeux+ 2 min 35 s
19. Maarten Wynants   BelgikaQuick Step+ 2 min 35 s
20. Marcus Burghardt   AlemaniaBMC Racing Team+ 2 min 35 s


Kanpo estekak aldatu