Osloko Unibertsitatea

Osloko Unibertsitatea, Norvegiako unibertsitate nagusia.

Osloko Unibertsitatea
Apollo seal.svg
Datuak
Izen laburraUiO
MotaUnibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea
HerrialdeaNorvegia
Jarduera
KidetzaEuropean University Association (en) Itzuli, GBIF Norway (en) Itzuli, Global Biodiversity Information Facility eta Biodiversity data publishers from Norway (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak6.595 (2019)
Ikasle-kopurua27.505 (2019)
Negozio dibisioak
Agintea
ErrektoreaSvein Stølen (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formaorganisasjonsledd (en) Itzuli
JabeaMinistry of Education and Research of Norway (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1811ko irailaren 2a
Sortzailea
Webgune ofiziala
Facebook: uniOslo Twitter: UniOslo Instagram: unioslo Edit the value on Wikidata

Universitetet i Oslo du izen ofiziala 1939az geroztik. 1811n fundatu zuten, Kopenhageko eta Berlingo unibertsitateen ereduari jarraituz. Orduan, Det Kongelige Frederiks Universitet (norvegieraz) eta Universitas Regia Fredericiana (latinez) jarri zioten izena, Frederiko VI.a Danimarkako eta Norvegiakoaren omenez. Norvegiako unibertsitate bakarra izan zen 1946ra arte; hori dela eta, universitetet deitzen zioten, hau da, unibertsitatea.

Gaur egun, 27.700 ikasle eta 6.000 langile inguru ditu.

Unibertsitateak fakultate hauek ditu: teologia, luteranismoa, zuzenbidea, medikuntza, humanitateak, matematika eta natura zientziak, odontologia, gizarte-zientziak eta hezkuntza. Zuzenbide Fakultatea Karl Johans Gateko campus zaharrean dago, hiriburuko kale nagusian; gainerako fakultateak, berriz, campus moderno batean daude, 30eko hamarkadan eraikitako Blindern campusean, alegia.

Unibertsitate honekin lotura estua izan dute bost Nobel saridunek, besteak beste, Fridtjof Nansen (Bakearen Nobel sariduna), Ragnar Frisch (Ekonomiako Nobel sariduna) eta Odd Hasselek (Kimikako Nobel sariduna).

Kanpo estekakAldatu