Testu tipologia

Sakontzeko, irakurri: «ZerrendaːTestu tipoak»

Testu tipologia giza komunikazioaren oinarrizko unitateak, testuak alegia, sailkatzeko ahalegin metodologikoa da. Adiera zabalean, testua komunikazioa bilatzen duen giza hizkuntzaren unitatea da baina beste erabilpen batean testua idatzizko bertsioari besterik ez zaio esaten, ahozko testuari diskurtsoa esaten baitzaio.

Testu tipologiak hainbat testu mota bereizteko ahaleginak egiten ditu. Zer duten zenbait testuk berdinetik eta zer desberdinetik. Testu motak, testu tipoak[1][2] edo testu generoak[3] sailkatzerakoan, testuaren formari zein testuaren edukiari, mamiari, esanahiari, begiratu izan zaio.

Hona hemen sailkapen batzuk:

Testu generoak / Testu tipoakAldatu

Testuen helburu nagusia izan da gehien erabili izan den irizpidea testuak sailkatzerakoan. Baina horrela, —ikus artikulu honetan beherago—, dozenaka testu mota bereiz daitezke. Testu motak eta testu generoak kontzeptuekin sailkapen hobeak lor daitezkeelakoan testu guztiak testu mota nagusi bakar batzuetan multzokatu[4] egin ohi dira eta multzoei genero eta multzo bakoitzean hainbat testu tipo zerrendatu ohi dira[5].

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak testu tipo bakar batzuk zerrendatzen ditu. (Ikus 118. orrialdea)[6].

Ahozko zein idatzizko testuaAldatu

Ahozkoak diren testuei, diskurtso ere deitu ohi zaie. Diskurtso hitzak beti adierazten du ahozko testua, eta testu hitzak, eskuarki, idatzizko testua adierazi ohi du. Dena den, testu hitza, noiz edo noiz, ahozko-testuari erreferentzia egiteko ere erabili izan da.

Ahozko eta idatzizkoen artean tarteko komunikazio unitaterik badago. Esate baterako, hitzaldi batean diapositibak erabiltzen badira, eta bertan idatzitako testuak diskurtsoaren osagarri, orduan ahozko diskurtsoa eta idatzizko testua batera topa ditzakegu.

Beherago agertzen diren testu-tipoen sailkapena, paralelismo erraz batekin, diskurtso-tipoak ere izan daitezke.

Erregistroaren araberako sailkapenaAldatu

Testuak oso formalak edo oso lagunartekoak izan daitezke, tartean hamaika gradu.

Graduazio horrekin testu-tipoak bereiz daitezke bere formaltasunari erreparatuz. Horrela, esate baterako, gutun formalak eta lagunarteko gutunak bereiz daitezke, formaltasun graduarekin hamaika ñabardura egiteko aukera dagoelarik.

Igorle-hartzaile rol eta kopuruari begira egindako sailkapenaAldatu

Igorle bakarra edo hainbat igorle egon daitezke testu baten iturburuan. Hartzaileak ere bat edo batzuk izan daitezke. Honela, jendaurreko hitzaldia, lagunarteko elkarrizketa, elkarrizketa formalak, debateak eta beste hainbat testu-tipo deskribatzerakoan, zenbat igorle eta zenbat hartzaile dauden zehaztu ohi da.

Ea norabide bakarreko komunikazioa dagoen, batzuk beti igorle, besteak beti hartzaile... edo ea hartzaile-igorle rolak txandakatzeko aukera dagoen ere zehaztu ohi da.

Testuinguruaren, erabilera eremuaren, araberako sailkapenaAldatu

Testuak zein egoeratan, zein tokitan, zein testuingurutan agertzen diren kontuan hartuz gero, testuak administraziokoak, akademikoak, hedabideetakoak, literarioak, lagunartekoak, etab. direla esan daiteke.

Zenbait testu genero, hainbat testu motaAldatu

Multzo eta azpimultzo asko egin daitezke testu tipoak sailkatzeko. Eleberriarekin egin den bezala, beheko koadroan, beste testu tipo batzuk ere azpimultzo askotan zatitu zitezkeen. Horrela ipuin mota asko daude, poema mota asko, etab. Eta azpimultzo askotan multzo txikiagoak ere egin litezke...

Sakontzeko, irakurri: «ZerrendaːTestu tipoak»

Literatura hizkuntzako testuen tipologiaAldatu

Lirika Antzerkia Saiakera, Entsegua, Saioa Narratiba
Abestia Komedia Gai nagusiaren arabera sailkatu ohi dira Ipuina
Balada Tragedia Historia Eleberria
Poema Drama Politika > > > > > > > Eleberri beltza
Poema epikoa Bakarrizketa Zientziak Parabola Eleberri grafikoa
Bertso Maskarada etab. Alegia Eleberri historikoa
Kopla Pastorala Argudio Biografia Eleberri pikareskoa
Atsotitzak, Txistea, izkirimiria Iritzia Autobiografia Eleberri poliziakoa
Salmoa Manifestua Autofikzioa Eleberri historikoa
etab. Dibulgaziozko testua Egunkaria Eleberri gotikoa
etab. Kondaira etab.

Erakunde harremanetako hizkuntzako testuen tipologiaAldatu

Administrazioko idazkiak dira Administrazioaren baitan erabiltzen diren testu motak. Testu tipologiaren sailkapen ohikoena testuen helburu nagusiari begira egin ohi da. Honelako administrazio testu zerrenda aurkezten zuen IVAPeko estilo-liburuak 2005ean[7]:

Administrazioko idazkiak
Helburua Agiri-mota
Eskatzea Eskabidea
Informazioa ematea Ofizioa
Gutuna
Jakinarazpena
Iragarkia
Foiletoa
zirkularra
Curriculuma
Prentsarako oharra
Eginaraztea Dekretua
Ebazpena
Agindua
Iritzia ematea Txostena
Artikulua
Dei egitea Bilera deia
Gonbita
Egiaztatzea Ziurtagiria
Akta
Deskripzio Narrazio Azalpen Argudio Irakasbide
Aurkezpen Txosten Konstituzioa, Legea, Dekretua, Lege-Dekretua Adierazpen Iragarkia
Agurra, Akta, Ebazpena, Probidentzia, Oharra, Plana, Eslogana, Txostena,
Aurkezpena, Dossier, Txosten, Aurkezpen, Aurkezpen digitala, Iritzia, Jarraibidea,
Jarraibide, Agindu, Curriculum, Argibide, Posta elektroniko mezua, Argibidea,
Sententzia, Bandoa, Gutun formala, Gutun formala, Epaia,
Posta elektroniko mezua, Akta, Arautegia, Erreklamazio-gutuna, Definizioa,
Ordenantza, Araua, Ohartarazpena, Erreklamazio-orria, Apunteak, eskola-apunteak,
Definizioa, Deialdia, Egiaztagiria, Gonbidapena, Zuzendariari gutuna
Iragarkia, Jakinarazpena, Baldintza-orria, Debatea
Lan eskaintza, Curriculum vitae Iruzkin kritikoa

Hedabideetako hizkuntzako testuen tipologiaAldatu

Deskripzio Narrazio Azalpen Argudio Irakasbide
Aurkezpen Albistea, Albistea, Adierazpen Iragarkia
Aurkibidea, Efemeridea, Erreportajea, Iritzi artikulua, Errezeta,
Argazki oina, Prentsarako oharra, Iritzia, Kritika, Turismo-gida,
Elkarrizketa Posta elektroniko mezua,
Erreportajea Zuzendariari gutuna,
Sinopsia Debatea,
Testigantza
Kronika

Hezkuntzako hizkuntzako testuen tipologiaAldatu

Hezkuntza munduan testu mota asko erabiltzen dira, bai administrazio kontuetan[8], bai arlo didaktikoetan. Horra adibide batzuk.

Deskripzio Narrazio Azalpen Argudio Irakasbide
Definizioa, Komikia, Azalpen testua, iritzia, Dekalogoa,
Eskema, Sinopsia, Galdera-erantzunak, Testu-iruzkina, Azterketak,
Laburpena, Biografia, Aipamen historikoa, Erreklamazioa, Matematika problemak
Kontzeptu mapa, Aipua, Hitz-zopa,
Fitxa, Atsotitzak, Gurutzegrama
Deskripzioa, Glosarioa,
Aurkezpen digitala, Monografiak,
Aurkibidea, Doktore tesiak,
Laburpen taula Problemak, buruketak eta ebazpenak,
etab. Koadro sinoptikoak, etab.
Tutorial

Helburu nagusiaren araberako sailkapenaAldatu

 
Testu mota batzuk

Testu guztiak zerbait nolabait komunikatzeko helburuarekin ekoizten dira baina askotan, testuetan, helburuen artean helburu nagusi bat nabarmen daiteke. Helburu nagusiaren irizpideari jarraiki, testu-tipoak helburu nagusiaren arabera izendatu ohi dira:

Sakontzeko, irakurri: «ZerrendaːTestu tipoak»


BibliografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. EAEko Berritzegune Nagusia. "Testu errepertorioa"
  2. «Testuaren aurrean - TIPOLOGIA» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
  3. http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/74633.pdf Luis Mª LARRINGAN, "Testua, testu-generoa eta hizkuntzaren ikas/irakaskuntza"
  4. «Testu Mota > Testu Generoak - Bilaketa orria» www.saretik.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  5. «Testu generoak koadroetan multzokatuta» www.saretik.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  6. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua.
  7. IVAPeko estilo liburua. (3. argit. argitaraldia) Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea = Instituto Vasco de Administración Pública 2009 ISBN 84-7777-290-8. PMC 920237316. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  8. «IRALE idazki-ereduak - IRALE» irale.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu