Aurkibide
Aurkibidea testu mota bat da, batzuetan dokumentu luze baten hasiera aldean, aurrealdean eta beste batzuetan atzealdean, non dokumentu luzearen edukien zerrenda agertzen den.
Aurkibidea liburu edo dokumentu luze baten atalen zerrenda antolatua da, eta bertan dokumentuaren zatien izenburuak agertzen dira, geroago, atal bezala, agertuko diren hurrenkera berean.
Liburuetan, aurkibidea liburuen atalen zerrenda ordenatua izaten da, eta atal bakoitza zein orrialdetan hasten den zehaztu ohi da.
Aurkibide motak
aldatuAurkibide onomastiko
aldatuZenbait liburutan aipatzen diren pertsona izenen zerrenda alfabetikoak agertzen dira. Horrela, erabiltzaileak zuzenean bila dezake liburuan aipatzen den pertsona edo leku izen bat eta aurkibide onomastikoan topatuko du pertsona edo leku hori zein orrialdetan aipatzen diren.
Gaikako aurkibidea
aldatuTestuan aurkeztutako gaien eta azpigaien zerrenda ordenatua, ordena alfabetikoan. Eskuarki, testu zientifiko-teknikoetan edo zientziaren dibulgazio testu luzeetan erabiltzen da. Gai nagusi batzuen izenaren ondoren, orrialde-zenbakiak agertzen dira. Aurkibide Analitikoa edo Materien araberako aurkibidea ere esaten zaio
Terminologia-aurkibidea
aldatuTerminoen aurkibidea, hiztegi-aurkibidea, lexiko-aurkibidea. Aurkibide mota hauek ere, eskuarki, testu zientifiko-teknikoetan edo zientziaren dibulgazio testu luzeetan erabiltzen da. Termino esanguratsuenen zerrendak agertuko dira ordena alfabetikoan eta ondoan hitz horiek zein orrialdetan topa daitezkeen zehartuko da.
Mapen aurkibidea
aldatuZenbait liburu eta dokumentutan, historia liburuetan, atlasetan-eta, mapek garrantzi handia dute eta mapen aurkibideak agertu ohi dira.
Irudien aurkibidea
aldatuZenbait liburutan irudien aurkibideak beharrezkotzat jotzen dira, beraz margolanen erreprodukzioak eta irarlan edo grabatuen aurkibideak agertuko dira.
ISO estandarra
aldatu- (Ingelesez), (Frantsesez) ISO 999:1996 - Information and documentation — Guidelines for the content, organization and presentation of indexes.
ISO 999:1996 nazioarteko estandarrak proposatzen du aurkibideak egiteko estandar bat. Liburu, aldizkari, txosten, patente-dokumentu eta bestelako dokumentu idatzietan, baita inprimatu gabeko materialetan ere eredu batzuk ezartzeko proposamena, hala nola dokumentu elektronikoei, filmei, soinu- eta bideo-grabazioei, edukiei, eta abar. Estandar honek edukien antolaketa eta aurkezpenerako jarraibideak ematen ditu.
Bibliografía
aldatu- (Gaztelaniaz) Martínez de Sousa, José. Diccionario de edición, tipografía y artes gráficas. Gijón: Trea, 2001. ISBN 84-95178-96-6
- (Gaztelaniaz) Dahl, Svend. Historia del libro. Madrid: Alianza, 1982. (Alianza Universidad; 336) ISBN 84-206-2336-9.