Aipu

beste egile baten testu zati bat errepikatzea

Aipamen, aipu edo zitazioa baliabide erretoriko bat da. Diskurtso egileak edo testu egileak beste egile baten erreferentzia egiten du egile horren testu labur edo adierazpen bat erabiliz. Aipua hitzez hitz egitea izaten da ohikoena, ahalik eta gutxien aldatuz jatorrizko testua. Jatorrizko testua modu librean aipatzen bada, aipua baino perifrasia izaten da.

Aipuak erabiltzea hainbat funtzio betetzen ditu:

  • Aipuak egiten dituen egileak beste egile batzuk ezagutzen dituela erakusten du, erudizioa erakusten du.
  • Egile ospetsuen aipuak egitea autoritate argumentuaren funtzioa bete dezake.
  • Aipu batek testuinguru zabalago baten erreferentzia ekar dezake.
  • Aipu batek ezagutzea merezi duen beste testu edo egile baten aurkezpena izan daiteke.

Ikus, gainera Aldatu

Erreferentziak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu