Jean Piagetentzat irudikapenaren jatorria ingurune fisikoari eragindako ekintzan dago. Horrela umeek eskema erreflexuetatik erreakzio zirkular primarioetara, sekundarioetara, eskema sekundarioak koordinatzera, eskema zirkular tertziarioetara pasatzen dira, eta, azkenik, ekintza barneratu egiten da imitazioaz eta adimen‐ irudikapena garatu egiten du.

Umeengan irudikapen‐ahalmen hau izatearen froga Piagetentzat ez dauden objektuak gogoratzen diren portaerak izatea da (objektuak irautea).

Jean Piageten biografia aldatu

 
Jean Piaget

Jean Piaget (Neuchatel, 1896ko abuztuaren 9a1980ko irailaren 16a) filosofo, natura zientzialari eta psikologo suitzarra izan zen. Gaur egun Piaget ezaguna da haurren garapen kognitiboari buruz egin zituen ikerketengatik, batez ere, garapenaren estadioak proposatzeagatik. Piagetek bere hiru seme alabak haurtzaroan arretaz behatuz hasi zituen bere lanak, ondoren, lagin handiagoak hartu zituen eta metodo klinikoa erabiliz ondorioak ateratzen hasi zen, hau da, ingurune naturalean egindako behaketatik abiatuta, garapen intelektualaren teoria ospetsua egin zuen.

Obrak aldatu

Piaget-en lanetatik hiru liburu nabarmentzen dira, zeinetan bizitzako lehen bi urteetan adimena eraikitzeari buruzko ekarpen nagusiak egiten ditu. Alde batetik, "Adimenaren sorrera" dago, eskemen garapenari buruzko deskribapenaz eta azalpenaz aritzen dena. Bestetik, "Errealaren eraikuntza umeengan" idatzi zuen non objektu-nozioaren, espazioaren denboraren eta kausalitatearen garapena aztertzen duen. Azkenik, "Sinboloa umearengan eratzea" argitataratu zuen, batez ere imitazio eta jolasa garatzeaz diharduena.

Ikerketa aldatu

Piagetek, gizabanako ororen garapen kognitiboa, lau etapa edo estadio nabarmenetan bereizi zituen; estadio sentsomotorea (zentzumenei eta mugimenduei dagokiena, jaiotzatik 2 urtera), eragiketa aurreko estadioa (2-7 urte bitarte), eragiketa zehatzen estadioa (7-11 urte bitarte) eta eragiketa formaleko estadioak zehazki (11 urtetik aurrera). Hau, “garapenaren segida aldaezina” izenez identifikatu zuen, hau da, uste zuen ume guztiek orden berean pasatzen zituztela estadioak eta haietako bakoitza aurrekoen lorpenetatik abiatzen zela. Etapa intelektualen ordena finkoa izan arren, onartu zuen ume bakoitzak desberdintasun indibidualak zituela eta faktore kulturalek eta ingurumen faktoreek garapen intelektualaren erritmoa azkartzen edo atzeratzen zutela.

Estadio sentsomotorea aldatu

 
Estadio sentsomotorea

Lehen aipatutako estadio sentsomotoreak, haur baten garapenaren lehen bi urteak hartzen ditu bere gain eta aldi honen izenak adierazten duen bezala, umeak ingurunearekin dituen erlazioak aztertzen ditu, betiere pertzepzio fisikoak eta zuzeneko ekintza motorea erabilirik.

Seina, bere jaiotzetik mugitu egiten da eta estimuluak etengabe jasotzen dituenez, bere jokabideak ingurunearen araberakoak izango dira. Munduari buruzko haurrak duen ezagutza, jaiotzetiko dituen erreflexuetan oinarritzen da. Berezko dituen mekanismo hauek, xurgatze eta heltze erreflexuak besteak beste, gutxinaka desberdintzen dira eskema sentsomotoreen bidez (objektuak altxatu, bultzatu, tiratu edo jo adibidez)

Esan bezala, umeak mundua eskema hauen bitartez ezagutzen du, hau da, bere inguruko objektuak, eta pertsonak “honek xurgatzeko, jolasteko etab. balio du” bezala ulertzen ditu. Denboraren poderioz, eskemak egitura konplexuago batzuetan koordinatzen dira, baina umearen portaerak berehalako egoera baten araberakoa izaten jarraituko du.

Estadio hau, sei azpiestadioetan sailkatu zuen Piagetek:

Lehenengo azpiestadioa aldatu

Erreflexuen jarduera, “koadroen” berrezagutza eta eragindako portaerak du izena eta jaiotzetik lehenengo hilabetera arte ematen da. Honetan, ikusten da nola haurrak sortzetiko erreflexu batzuk dituen eta horien desberdintzapena eta aldaketa ematen den. Erreflexu horien erabilera gauzatzen du ahal duen guztietan asimilazio funtzionala dela eta. Gainera, egoera desberdinetara orokortzen ditu orokortze asimilazioagatik baita bereizgarri gisa ere errekonozimendu asimilazioagatik. Umeak, estimulazioa bilatzen du momentu oro.

Bigarren azpiestadioa aldatu

Lehen moldaera eskuratuak, erreakzio zirkular primarioa, igurikapen pasiboa eta kutsadurazko noizbehinkako imitazioa du izentzat eta lehenengo eta laugarren hilabete bitartean du bere funtsa. Eskema motoreak konplexuago egiten dira denborak aurrera joan ahala, ikusmen-entzumena (belarrian soinua egin eta burua biratu) adibidez. Erreakzio zirkular primarioak agertzen dira, hau da, jokabide patroiak errepikatzeko joera. Estadio honetan, ekintzak aurresateko gaitasuna azaltzen hasten da baita imitazioa ere.

Hirugarren azpiestadioa aldatu

Erreakzio zirkular sekundarioa, ikuskizun interesgarrien luzapena, objektuak irauteko prestakuntza portaerak eta aurrez egindako eta ikus daitezkeen soinu eta mugimenduen imitazio sistematikoa gertatzen dira, lau eta zortzi hilabeteen artean gertatzen direnak. Erran bezala, ekintza motor baten ondorioz, haurrak jokabide patroi errepikatuak ditu eta hemendik aurrera, eskemak bere ingurura aplikatuko ditu, izan ere, bere ekintzen ondorioak eta objektuen erantzunak nolakoak diren jakitea du helburu. Objektuen sailkapenaren kontzeptu primitiboa erakusten du haurrak eta Piagetek jokabide laburtuak deitu zien hauei. Gainera, tonuak eta tonuen intentsitatea desberdinduko ditu jada.

Laugarren azpiestadioa aldatu

Azpiestadioa zortzi eta 12 hilabete bitartean gertatzen da eta borondatezko jokabidearen agerpena du ezaugarri nagusi bezala, hau da, umeak ekintza bat beste ekintza bat lortzeko erabiltzen ikasten du. Honetan, bi eskema konplexu desberdinen arteko koordinazioa ematen da lehenengo aldiz. Kantitate eta erlazio kontzeptuak ulertzen ditu eta kanpoko ekintzak aurresateko gai izango da.

Bostgarren azpiestadioa aldatu

Azpialdi honetatik aurrera, haurrari estimulu berriak interesatuko zaizkio, bere inguruko gauzek nola funtzionatzen duten jakin nahi baitu eta honi Piagetek erreakzio zirkular tertziarioa deitzen dio. Honen adibide da haur batek kaxa bat 30 aldiz erortzen uzten duenean baina bakoitza angelu ezberdin batetik “ea zer gertatzen den” ezagutzeko. Estadio hau, lehenengo urtetik urte eta erdira ematen da.

Seigarren azpiestadioa aldatu

18 hilabeteetatik 24 hilabeteetara gauzatzen den azkenengo estadio honetan, seina ezinbestekoa den zerbait ulertzen hasiko da, sinbolo mentalen erabilera zehazki. Azken hau, aurrean ez dauden gauzei erreferitzean datza, eta haurra horri buruz pentsatzeko gai da (irudi sinbolikoa). Esan daiteke, haurrak ekintzak eta mugimenduak egin baino lehen pentsatzen dituela. Estadioarekin bukatzeko, umeak aurrean ez dituen modeloak imitatzeko duen gaitasuna azpimarragarria da, irudikapen imitazioa deiturikoa.

Zazpigarren azpiestadioa aldatu

2 urtetik (24 hilabete) 4 urtera haurrak bere kontzientzia indibiduala hartzen du eta alde erogenoez jabetzen hasten da. Masturbatzeari ekiten dio, eta beste haurrek ere genitalak dituztela konturatzen da, neskak eta mutilak bereiziz. Neska bada, faloaren konplexua garatuko du eta aitarena itzuliko, amarekin lotua egon ondoren. Mutila bada, bere zakilaz harro egon eta erakusten hasiko da han eta hemen, pixa egitean lagunekin jolasten eta abar. Amarenganako gogoa sentituko du, baina aitaren kastrazioaren beldurrez, bere sen sexuala erreprimitu egingo du.

Piagetek proposatutako ariketa aldatu

Eskemen garapena frogatzeko esperimentuak 4-24 hilabete bitarteko umeekin gauzatzen dira. Umearen portaera behatzeko helburuarekin, zenbait material aurkezten zaizkio, hala nola, txintxirrina, txilina, zenbait objektu (bolatxoak dituen potea, kaxa itxi hutsa...), era ezberdinetako panpinak, pantaila, kuxina, kolore erakargarriko kaxa, jostailu sinboliko batzuk (panpina, platera, edalontziak, koilarak, orrazia...), besteak beste.

Haurra zortzi egoeratan behatuko da, gradualki konplexuagoak izango direnak. Adibide gisa, hasteko, haurraren portaera behatuko da esku ondoan txintxirrin bat uzterakoan, eta amaitzeko, azkenengo egoeran, haurrari jostailu sinboliko batzuk utziko zaizkio eguneroko jardueren imitazio eta simulazioko jolasak egiten dituen ikusteko.

Lortutako datuekin, lehenik, portaerek ekintza‐eskemak bakarrik azaltzen dituzten edo irudikapen‐eskemak barne dituzten ikusi daiteke. Bigarrenik, haurraren portaeretan azaltzen diren eskema‐motak definitu daitezke. Horri esker, inferitutako gaitasun inplizituak ere ezagutu daitezke.

Erreferentziak aldatu

  • Lizaso, I. (2013). Garapenaren psikologia. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, argitarapen zerbitzua. (?)

Kanpo estekak aldatu

http://www.uv.es/~marcor/Piaget/Senso.html