Definizioa aldatu

Deialdia idatzizko dokumentu bat da.

Dokumentu honen bidez pertsona jakin batzuei leku, egun eta ordu zehatz batean bilerara etortzeko dei egiten zaie, aurrez ezarritako gai batzuek jorratzeko.[1]

Ezaugarriak aldatu

  • Dokumentuan, deitu diren pertsonen edo taldearen izenek agertu behar dute
  • Dokumentuak deialdian jorratuko diren gaiak jaso behar ditu
  • Idazkera laburra eta sinplea izan behar du
  • Gehienez ere orri bateko luzera izango du
  • Deialdietako gai-zerrendaren puntuetako bat “Galde-eskeak” izango dira
  • DEIALDI hitzak agertu behar du

Motak aldatu

1. Lanaren eremuko deialdiak: aldatu

  • Langileei egiten zaizkie
  • Aurrez eta dokumentu baten bidez
  • Zer gai jorratuko diren eta bilera zer tokitan, egunetan eta ordutan egingo den jakin dezaten

2. Lanaren eremukoak ez diren deialdiak: aldatu

 
Bilera deialdia
  • Nahiz eta lanaren eremukoa ez izan arren egitura eta ezaugarri berberak dituzte
  • Deialdi ohikoenetako bi, etxejabe-elkarteen bileretarako eta kapital-sozietateen akziodun batzarretako egiten direnak dira:
  • Indarrean dagoen legerian ezarrita dago zenbat deialdi egin behar diren gutxienez
  • Idatziz jakinarazi behar dira
  • Deialdiak etxejabe-elkarteen presidenteak edo sozietatearen administratzaileak edo administratzaileek sinatu behar dituzte

3. Beste deialdi batzuk: aldatu

  • Beka eta laguntzen deialdiak
  • Ikastaro eta kongresuetarako deialdiak
  • Sari deialdiak

Egitura aldatu

1.     Goiburua aldatu

·       Idazpurua edo izenburua: deialdi mota.

·       Deialdiaren datuak: deitutako pertsonak, deialdiaren gunea, eguna eta ordua. Agurraren formulismoa ez da barnean hartzen.

2.     Gorputza aldatu

·       Gai zerrenda jasotzen du. Deialdian aztertu beharreko gaiari buruzko azalpen laburra.

3.     Oina aldatu

·       Tokia eta eguna, sinadura eta sinadura aurrekoak osatzen dute.

4.     Eginbideak aldatu

·       Batzuetan eginbideren bat gehitzen da oinaren azpian, egitate jakin batzuk idatziz jasotzeko (Adibidez: jabeek ez dutela bozkatzeko eskubiderik izango ordainketak egunean ez badituzte).

Beka eta laguntzen deialdiak aldatu

Beka hauek goi mailako ikasketak egiteko laguntza ekonomikoa behar duten eskola publikoetako ikasle gazteentzat eta ikasten edo lan egiten ari ez diren baina lanerako gaitzeko interesa duten gazteentzat dira.

Sari deialdiak aldatu

Pertsona, talde eta abarren ibilbideari edo ekintza konkretu bati aintzatespen publikoa emateko helburuarekin egiten dira.

Erreferentziak aldatu

  1. García-Saúco Hijano, María. Komunikazioa eta bezeroen arreta. Macmillan ISBN 978-84-17889-94-3..