Estilo-liburu
Estilo-liburua edo estilo eskuliburua testuak hizkuntza batean era egokian idazteko irizpide eta aholkuak zehazten dituzten argitalpenak dira. Zuzen nola idatzi azaltzen duten gramatika-liburuen osagarritzat har daitezke; batzuetan, ordea, gramatikek heltzen ez dizkieten gaietan ere zuzen idazteko irizpideak ere ematen dituzte. Hizkuntzaren hedatzaile diren erakundeek plazaratzen dituzte gehienetan, hala nola hedabide eta administrazio publikoek. Estilo-liburuak orokorrak nahiz arlo jakin batei buruzkoak izan daitezke, hala nola kazetaritzan edo arlo teknikoan jarduteko.[1]
BibliografiaAldatu
- IVAPek estilo liburuak eta estilo-liburuen laburpenak[2] argitara eman ditu.
- Basterretxea Polo, Jose Inazio; Pastor González, Jose Mari; Aiestaran, Alazne. Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan[3]. Udako Euskal Unibertsitatea. Bilbo. 2013. ISBN: 978-84-8438-448-9.
- Xabier ALBERDI LARIZGOITIA; Ibon SARASOLA ERRAZKIN: Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. EHU. 2001.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. , 97-98 or..
- ↑ «IVAP - Hizkuntza Baliabideak Sarean» sites.google.com Noiz kontsultatua: 2019-05-22.
- ↑ Basterretxea Polo, Jose Inazio, 1959-. (2013). Kazeta-Idazkera : arauak eta estiloa hitzen jokoan. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484384489. PMC 890293333. Noiz kontsultatua: 2019-05-22.
Kanpo estekakAldatu
- Azpidazki: idaz-estiloa.
- Berria.eus Estilo liburua.
- EHULKUren aholku guztiak (ordena kronologikoan).
- Ehureka aholkuak.
- EIMA estilo-liburuak.
- EIMAren Estilo Liburua.
- IVAP-eko estilo-liburua.
- Joxe Ramon Zubimendi. Ortotipografia.
- Asier Larrinaga Larrazabal, Albiste testu bikainak. Irratia eta telebistarako eskuliburua., EITB. Bilbo. 2013.