Dayton Estatu Batuetako hiria da, Ohio estatuko hego-mendebaldean. Montgomery konderriko hiri nagusi eta handiena da. Esate baterako, 2010. urteko erroldaren arabera, Dayton hirian 141.527 biztanle zeuden, eta metropolialdean, denera 841.502. Beraz, Ohioko laugarren metropolialde handiena da Daytongoa, eta Estatu Batuetan, 61.a.

Dayton
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaOhio
AlkateaJeffrey J. Mims, Jr. (en) Itzuli
Izen ofizialaCity of Dayton
Posta kodea45402
FIPS kodea39-21000
Geografia
Koordenatuak39°46′N 84°12′W / 39.77°N 84.2°W / 39.77; -84.2
Map
Azalera147 km²
Altuera225
Demografia
Biztanleria137.644 (2020ko apirilaren 1a)
−3.883 (2010)
Dentsitatea940 bizt/km²
Etxebizitzak0
Informazio gehigarria
Sorrera1796
Telefono aurrizkia937
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu
Hiri senidetuakAugsburg, Belgrad, Sarajevo, Holon eta Monrovia
http://www.cityofdayton.org/Pages/default.aspx/

Hirian landu eta lortu ziren Daytongo Hitzarmenak 1995. urtean, Balkanetako Gerrari amaiera ipintzeko.

Wright anaiak, abiazioan aitzindariak, Daytonen jaio ziren.

Historia

aldatu
 
Dayton, 1870

Dayton kolonoek sortu zuten 1796ko apirilaren 1ean, Ohio Estatu Batuetan sartu (1803) baino zazpi urte lehenago. Hiri-izendapena 1805. urtean egin zuten, "Jonathan Dayton" izenez hasieran, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa sinatu zuen Independentzia Gerrako kapitainaren omenez.

Daytonek Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen: besteak beste, Nagasakin bota zuten bonba atomikoaren zati batzuk bertan landu zituzten. NCR Corporation-ek ere egoitza izan zuen Daytonen: hegazkin-motorrak eta kodeak deszifratzeko makinak egiten zituzten, esaterako.

Geografia

aldatu

Dayton hiria Miami ibaiaren ibarrean dago; mugak: Cincinnati, Toledo eta Columbus estatuetako lurrak.

Klima kontinental hezea daukate: uda beroak eta negu hotz eta sikuak izaten dira Daytonen. Jaso duten tenperatura beroena 38,8 °C-koa da, eta hotzena -31,6 °C-koa. Udaberri-udazken sasoian tornadoak izaten dira; eta arrunta da tarteka uholdeak, haizeteak eta ekaitz gogorrak izatea ere.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu