Tabernasko basamortua

Tabernasko basamortua Europako basamortu bakartzat hartzen da. Almeriako probintzian dago (Andaluzia, Espainia) probintziako hiriburu den Almeriatik 30 kilometro iparraldera, Tabernas, Gador, Santa Cruz de Marchena, Alboloduy eta Gergal herrien artean, Almeriako probintzian bertan, eta erreserba natural bezala babestua dago, 280 kilometro karratuko hedadurarekin.

Tabernasko basamortua
Desierto de Tabernas
Tabernasko basamortuko paisaia
Tabernasko basamortua is located in Espainia
Tabernasko basamortua
Tabernasko basamortua
Tabernasko basamortua (Espainia)
Koordenatuak37°00′N 2°27′W / 37°N 2.45°W / 37; -2.45
Eremua280 km²
Prezipitazioa243 mm/ur.

Iparraldean duen Sierra de los Filabres eta hego-ekialdean duen Sierra Alhamillaren arteko bere kokapenak, gertuko Mediterraneo Itsasoaren korronte hezeetatik babesten dute, euri gutxi egiten duen inguru batean, Iberiar Penintsulako Levante den bezala, 243 mmko euria baino ez dute uzten. Urte osoan izaten diren batez besteko tenperatura altu (17 °C) eta ahal diren eguzki ordu maila gehienetako batekin (3.000 ordu), benetako basamortu hau eratzen duen klima lehorra osatzen da. Ezaugarri guzti horiek, oraindik larriagoak dira föhn efektuaren ondorioz.

Euri urriak, euri jasa handietan erortzen dira, eta, beraz, landaretza gutxi duen tupa eta hareharri sedimentariozko lurzoru pobrea, ez da hezetasuna mantentzeko gai, alderantziz baizik, higadura handiagoa jasaten du, lurralde lugorriko paisaia bereizgarriak eratuz.

Noiz behinka ura daramaten ibilgu lehorrei, euri bide edo rambla deritze Levante guztian, eta bere barnean babesten da landaretza urria, baita animaliak ere: sorbeltz arrunta, trikua, beletxikia, ganga, malkar-sorbeltza, atalarra, gailupa tronpetaria eta kutturlio arrunta kasu.

Bitxikeria aldatu

Tabernasko basamortua, Iparramerikako basamortuekin duen antzagatik, 1950 eta 1980ko hamarkaden bitartean erabili zen, spaghetti western deritzon zine generoko film ugari filmatzeko, westernaren ekoizpen espainiar-italiarrak, La muerte tenía un precio eta Por un puñado de dólares bezalako filmekin eta Sergio Leone bezalako zuzendariekin, Ennio Morriconeren musikarekin eta Clint Eastwood bezalako aktoreekin. Kylie Minogue kantariak, bertan grabatu zuen bere Some Kind of Bliss bideoklipa.

Kanpo estekak aldatu