Ben-Hur (1959ko filma)

Ben-Hur[1] William Wylerrek 1959an zuzendutako film epikoa da. Lew Wallace idazle eta jeneralak idatzitako Ben-Hur: A Tale of the Christ eleberrian oinarrituta dago. Film honen aurretik, beste batzuk ere egin ziren historia honetan oinarrituta, baina ez zuten arrakastarik izan 1959ko filmarekin alderatuta.

Ben-Hur (1959ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1959
IzenburuaBen-Hur
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaepic film (en) Itzuli, film dramatikoa, ekintza-filma, Pepluma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena3:42 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaBen-Hur: A Tale of the Christ (en) Itzuli
Honen parte daVatican's list of films (en) Itzuli
National Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Erroma
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)William Wyler
Gidoigilea(k)Karl Tunberg (en) Itzuli
Gore Vidal
Christopher Fry
Maxwell Anderson
S. N. Behrman
[[Kategoria:Karl Tunberg (en) Itzuli idatzitako filmak]]



Antzezlea(k)
Charlton Heston (Judah Ben-Hur (en) Itzuli)
Jack Hawkins (Quintus Arrius (en) Itzuli)
Haya Harareet (en) Itzuli (Esther (en) Itzuli)
Stephen Boyd (Messala (en) Itzuli)
Hugh Griffith (Sheik Ilderim (en) Itzuli)
Martha Scott
Cathy O'Donnell
Sam Jaffe
Finlay Currie (Baltasar erregea)
Liana Del Balzo
Marina Berti
Frank Thring (Pontzio Pilato)
André Morell (en) Itzuli
Aldo Silvani
Duncan Lamont
George Relph (Tiberio)
John Le Mesurier
Lydia Clarke
Mino Doro
Richard Hale (en) Itzuli
Terence Longdon (en) Itzuli
Ferdy Mayne
Giuliano Gemma
Ralph Truman
Lando Buzzanca
José Greci (Maria)
Raimondo Van Riel (en) Itzuli
Pietro Tordi
Enzo Fiermonte
Aldo Pini (en) Itzuli
Tutte Lemkow (en) Itzuli
Robert Brown
Laurence Payne (en) Itzuli (Josef Nazaretekoa)
Claude Heater (en) Itzuli (Jesus Nazaretekoa)


[[Kategoria:Haya Harareet (en) Itzuli antzeztutako filmak]]









[[Kategoria:André Morell (en) Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Richard Hale (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Terence Longdon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Raimondo Van Riel (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Aldo Pini (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tutte Lemkow (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Laurence Payne (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Claude Heater (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaSam Zimbalist (en) Itzuli
[[Kategoria:Sam Zimbalist (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaJohn Dunning (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMiklós Rózsa
Argazki-zuzendariaRobert L. Surtees
Langileak[[David S. Hall (en) ]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIsrael
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

benhurmovie.com
IMDB: tt0052618 Filmaffinity: 800123 Allocine: 1532 Rottentomatoes: m/benhur Mojo: benhur Allmovie: v4794 TCM: 415095 Metacritic: movie/ben-hur-1959 TV.com: movies/ben-hur-1959 Netlix: 70038486Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
Artikulu hau 1959ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ben-Hur».

Argumentua

aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nazareteko Jesusen garaiko Judean girotutako pelikula honek Juda Ben-Hur printze juduaren historia kontatzen du. Filmaren hasieran gaztetako lagun batekin elkartzen da, hainbat urte Erroman egin dituen Mesala jeneralarekin. Honek bere aberria eta erlijioa utzi eta Erromaren zerbitzura lan egiteko eskatzen dio, horrela etorkizun oparoa izango duelakoan. Ben-Hurrek, baina, uko egiten dio bere adiskidearen eskaintzari, eta bere herriari eta erlijioari leial irauten du. Horrek bien arteko haserrea pizten du.

Zoritxarreko istripu baten ondorioz, Ben-Hur, bere arreba Tirza eta ama Myriam atxilotu egin zituzten. Ama eta arreba ziegan sartu zituzten eta Ben-Hur galeretara bidali zuten esklabo. Galerara bidean zihoala, Nazaretetik igaro zen, eta bertan Jesus ezagutu zuen, honek ur pixka bat eman zionean erromatarren aginduaren aurka.

Galeretan hiru urte lanean zebilela, bera zihoan ontzia erasotu zuten Erromaren etsai batzuek, baina Ben-Hurrek bere buruaz gain kapitaina salbatzea lortu zuen. Horregatik, kapitainak bere semeorde egin zuen Erroman. Bitartean, Mesalarekiko gorrotoa handitzen joan zitzaion bere barnean, eta aukera sortu bezain laster Judeara itzuli eta mendekua hartzea erabaki zuen. Bidean, Baltasar erregea eta Sheilk Iderim merkatari arabiarra ezagutu zituen; lehenengoak Mesiasen berri eman zion, Jainkoaren bidalia zela adieraziz. Bigarrenak bere zaldiekin lasterketa garrantzitsu baten parte hartzeko aukera eskaini zion. Lasterketa horretan parte hartzekoa zen Mesala ere.

Jerusalenera itzultzean, bere etxea bertan behera utzita aurkitu zuen, eta inork ere ez zuen bere ama eta arrebaren berririk. Gaztetan bere morroi izan zen Simonidesen alaba Esterrekin ezkondu zen. Honek ezkutatu egin zion bere ama eta arreba legenarrak jota zeudela, gaixoentzako kobazulo batean.

Lasterketa egunean, Judak argi zeukan mendekua hartu behar zuela. Lasterketa gogor baten ondoren, Mesala garaitu zuen. Hau hilzorian gelditu zen Ben-Hurren zaldiek zapalduta. Mesalak, hil aurretik, esan zion bere ama eta arreba non zeuden, eta Judak bertara joatea erabaki zuen. Han Ester aurkitu zuen, beraiei janari apur bat eramatera joana, eta berarekin haserretu zen aurretik horren berri eman ez ziolako. Baina honek Nazareteko Jesusen berri eman zion, eta azken aukera bezala ama eta arreba berarengana eramatea erabaki zuen.

Jerusalenera heltzean, baina, erromatarrek Jesus atxilotu eta heriotzara zigortu zutela jakin zuten. Gurutzea eramaten zihoala, Juda konturatu zen Jesus hori zela galeretara bidean berari ura eskaini ziona, eta laguntzea erabaki zuen. Azkenean, Juda, bere ama, arreba eta emaztea Jesusen heriotzaren testigu izan ziren. Juda lur jota gelditu zen bere itxaropen bakarra horrela galduta ikustean, baina etxera bihurtzean bere ama eta arreba sendatuta aurkitu zituen. Orduan konturatu zen Jesusen handitasunaz eta Jainko izaeraz.

Aktoreak

aldatu
 
Charlton Heston
Aktorea Pertsonaia
Charlton Heston Judah Ben-Hur
Jack Hawkins Quintus Arrius
Haya Harareet Esther
Stephen Boyd Mesala
Hugh Griffith Sheik Ilderim
Martha Scott Miriam
Cathy O'Donnell Tirzah
Sam Jaffe Simonides
Finlay Currie Baltasar
Frank Thring Pontzio Pilato
Claude Heater Jesus

Sariak

aldatu

Ben-Hurrek 11 Oscar irabazi zituen, bere garaian inork lortu ez zuen errekorra. Bere ostean Titanicek eta Eraztunen Jaunak soilik lortu zuten horrelako emaitza ona. Film onenari, aktore onenari, zuzendari onenari, bigarren mailako aktore onenari (Hugh Griffith), arte zuzendari onenari, argazkigintza onenari, jantzi onenei, ikus efektu onenari, muntatze onenari, soinu banda onenari eta soinu onenari Oscarrak irabazi zituen hain zuzen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Ben-Hur Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)