Il buono, il brutto, il cattivo
Il buono, il brutto, il cattivo italieraz, (The Good, The Bad and The Ugly, ingelesez) 1966an Sergio Leone zinema zuzendari italiarrak zuzendu zuen spaghetti westerna da. Filmaren izenburua "Zintzoa, gaiztoa eta itsusia" litzateke euskaraz, eta hiru pertsonaia nagusiei egiten die erreferentzia.
Filma italiar produkziokoa da, baina Espainia, Mendebaldeko Alemania eta Ameriketako Estatu Batuek ere parte hartu zuten. Antzezle nagusiak estatubatuarrak dira, baina italiar eta espainiar antzezleek egin zituzten bigarren mailako paperak. Horrelako koprodukzioetan egin ohi zen moduan, antzezleek haien berezko hizkuntzak erabili zituzten grabaketan, eta gero zegokion hizkuntzara bikoiztu ziren ahotsak.
Italian (Erromako estudioetan) eta Espainian (Burgosen eta Almerian) egin ziren grabaketak. Filmaren musika Ennio Morriconerena da, eta gaur egun western musikarekin lotzen diren doinu ezagunenetakoak sortu zituen film honetarako.
Filmaren hasierako doinua
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Ziurrenik zinema historiaren filmerik ezagunetarikoa da, spaghetti westernaren quintessenza. Dolarraren trilogiaren hirugarren atala da.
Dolarraren trilogia bi pertsonaiatik hirura pasatzen dira:
- Clint Eastwoodek Lee van Cleefi Per qualche dollaro in piùan bezala, Clint Eastwood eta Lee van Cleefek Eli Wallachi eman zioten protagonismoa Il buono, il brutto, il cattivo-an.
Sinopsia
aldatuFilma 1862an kokatua da, Amerikar Estatu Batuak gerra zibilean zebiltzan garaian. Angel eyes edo "Aingeru begi" deritzon mertzenarioak (Lee Van Cleef) konfederatuek ezkutaturiko urrearen berri jakin du eta altxorra eskuratzekotan abiatu da. Bestalde, altxor horren ezagutza eskuratu dute kasualitatez Blondie edo "Ilehoria" deitzen duten sari ehiztariak (Clint Eastwood) eta Tuco bidelapurrak (Eli Wallach). Altxorra hilerri batean datza ezkutuan; Tucok hilerria zein den badaki eta Blondiek berriz altxorra azpian lurperatua duen hilarriaren izena ezagutzen du. Gerra inguruan dutelarik altxorra lortzeko pertsonaien arteko norgehiagokak, traizioak eta azpijokoak kontatzen ditu filmak.
Aktoreak
aldatu- Clint Eastwood: il Biondo
- Eli Wallach: Tuco Ramírez
- Lee Van Cleef: Sentenza
- Aldo Giuffré: capitano Clinton
- Mario Brega: caporale Wallace
- Luigi Pistilli: Pablo Ramírez
- Rada Rassimov: María
- Enzo Petito: proprietario dell'emporio
- Claudio Scarchilli: peon messicano
- Livio Lorenzon: Baker
- Antonio Casale: Jackson / Bill Carson
- Sandro Scarchilli: uomo di Sentenza
- Benito Stefanelli: uomo di Sentenza
- Angelo Novi: monaco
Kanpo estekak
aldatu(Ingelesez) Azken dueloa 6:38 www.youtube.com-ten