Per qualche dollaro in più
Per qualche dollaro in più (italieraz) edo For a Few Dollars More (ingelesez) Espainia eta Italia artean filmatutako spaghetti western generoko film bat da. Sergio Leone zine zuzendari italiarrak zuzendu zuen, 1965ean. Protagonista nagusiak Clint Eastwood, Lee van Cleef eta Gian Maria Volonté izan ziren. Musika Ennio Morriconerena da. Dolarraren trilogia deritzonaren bigarrena da, 1964ko Per un pugno di dollari filmaren ondoren. Gaztelaniaz, La muerte tenía un precio eta frantsesez, Et pour quelques dollars de plus izena du.
IstorioaAldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
"Besamotza" (Clint Eastwood) eta Mortimer koronela (Lee van Cleef), hasieran elkarren etsai ziren bi hiltzaile-ehiztariak pertsona bera harrapatzeko elkartu dira: "Indiarra" (Gian Maria Volonté) gaizkilea. Hain zuzen ere, harengatik ordu arte eskaini den ordainsaririk handiena ematen da.
Bietako bakoitzak arrazoi ezberdinak ditu: batetik, "Besamotza"k gaizkilea ordainsaria lortu nahi du; bestetik, Mortimer koronelak "Indiarrak" bere alabari egin zion eraso sexuala mendekatu nahi du, alaba bere buruaz beste egitera behartu baitzuen. Euren estiloak ere ezberdinak dira, baina eraginkorrak: bata azkarra da; bestea, hotza eta teknikoa.
IruzkinakAldatu
Pertsonaiak antiheroi estereotipatuak dira: mendebaldeko bizitza gogorra islatzen dute, xehetasun eta elkarrizketa laburren artean, ongia eta gaizkia erlatiboak direla erakusten dutela erakutsiz. Argazki bikainez eta denbora zoragarri erabiliz, Sergio Leonek Dolarraren triogia deritzonaren bigarren filma egin zuen: Per un pugno di dollari, Per qualche dollaro in più eta Il buono, il brutto, il cattivo. Tabernasko Basamortuan filmatu zen, Almerian, baita Níjarreko Fernán Pérez izeneko herrixkan ere.
AktoreakAldatu
- Clint Eastwood: "Besamotza"
- Lee van Cleef: Mortimer koronela
- Gian Maria Volonté: "Indiarra"
- Mara Krupp: Mary
- Luigi Pistilli: Groguy
- Klaus Kinski: Wild
- Joseph Egger: Profeta
- Panos Papadopoulos: Sancho
- Tomas Blanco: Telegrafilaria
Beste presentzia batzukAldatu
- Disneyren Pirates of the Caribbean: At World's End (2007) filmean, Davy Jones gaizkileak eta haren maitale Tia Dalmak medailoi musikal bana dute. Eszena batean —izeba Dalmaren medailoiak jotzeari uzten dion eta Jonesenak segitzen duenean— zuzenean Per qualche dollaro in più filmetik hartuta dago. Gore Verbinski zuzendaria Sergio Leoneren jarraitzaile porrokatua da eta, beraz, nahita eginiko omenaldia da.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com
- (Ingelesez) Eszena eta musika youtube.com-tik, 2:58 minutu