Once Upon A Time In America
Once Upon A Time In America (euskaraz Bazen Behin Amerikan), 1984ko Sergio Leone italiar zinema zuzendariaren gangster drama film bat da. Robert De Niro, James Woods, Elizabeth McGovern, Jennifer Connelly, James Hayden, Brian Bloom, William Forsythe, Adrian Curran, Tuesday Weld, Joe Pesci, Treat Williams, James Russo, Burt Young eta Danny Aiello aktoreek antzezten dute. Soinu banda Ennio Morricone musikagileak konposatu zuen.
BAFTA saria lortu zuen 1984ean : musika onenari (Ennio Morricone), eta erropa onenari (Gabriella Pescucci).
Sergio Leonek zuzenduriko azken filma da. Once upon a time trilogiaren filmeetako bat da, beste biak, Once Upon a Time in the West (1968) eta Giù la testa (1971).
Argumentua Aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
David Aaronson "Noodles" (Scott Tiler), judu gazte txiro batek, XX. mende hasieran Manhattan, New Yorkeko herrian, Maximilian Bercovicz "Max" (Rusty Jacobs) ezagutzen du, beste judu bat bere helburuak lortzen edozein bide erabiltzeko gai dena.
Hiru lagunekin adiskidetzen dira eta banda bat osatzen dute "Noodles", Patrick Goldberg "Patsy" (Brian Bloom), Philip Stein "Cockeye" (Adrian Curran), eta Dominic (Noah Moazezi). Bugsy (James Russo)gatik jarraituak dira, lehenago Noodleskin lan egiten zuena eta Dominic hilgo duena. Noodlesek hilgo du berehala eta 12 urte gartzelan pasatuko ditu.
Noodles (Robert De Niro) prisondegitik irteterakoan Max (James Woods) hartzen du, eta bandaren beste 2 lagunekin jarraiten du, Patsy (James Hayden) eta Cockeye (William Forsythe). Laurak debekatu garaiaren gansterik handienak izatera helduko dira.
Aktoreak Aldatu
- Robert De Niro, Scott Tiler ... David "Noodles" Aaronson
- James Woods, Rusty Jacobs ... Maximilian "Max" Bercowicz/Christopher Bailey
- Elizabeth McGovern, Jennifer Connelly ... Deborah Gelly
- James Hayden, Brian Bloom ... Patrick "Patsy" Goldberg
- William Forsythe, Adrian Curran ... Philip "Cockeye" Stein
- Tuesday Weld ... Carol
- Larry Rapp ... Moe "Fats" Gelly
- Joe Pesci ... Frankie Minaldi
- Treat Williams ... James Conway O'Donnell
- James Russo ... Bugsy
- Burt Young ... Joe Minaldi
- Danny Aiello ... Vincent Aiello
- Noah Moazezi ... Dominic
Berezitasunak Aldatu
- Bere iraupenarengatik bi zatitan aurkeztua izan zen, nahiz eta film bakar bezala antzeztu.
- Filmaren ezaugarririk nabarmenena Ennio Morriconeren musika datza, zinemaren historiaren zinema musikarik hoberena izan da. Dramaren kontaketa eta musika biak bat egiten baitute.
- Hau da Once upon a time the Trilogy bezala ezagutua izanzen hirugarren filma, aurretik Hasta que llegó su hora C'era una volta il West (Bere ordua iritsi zen arte) (1968) eta ¡Agáchate, maldito! (Makurtu, madarikatua!!) (1971).
- "The Hoods", Harry Grey idazlearen eleberriaren gidoian oinarriturik dago.
- Filman La naranja mecanica filmaren alusio egiten da, umeak aldatzen dituztenean, musika, zuria eta Cockeye tomando biberoitik esnea edaten(moloko vellocet)
Sariak Aldatu
BAFTA Aldatu
Urtea | Kategoria | Kandidatua | Emaitza |
---|---|---|---|
1984 | Musika hoberena | Ennio Morricone | Garailea |
1984 | Erropa hoberena | Gabriella Pescucci | Garailea |
1984 | Zuzendari hoberena | Sergio Leone | Izendatua |
1984 | Errepartu aktorea | Tuesday Weld | Izendatua |
1984 | Argazki hoberena | Tonino Delli Colli | Izendatua |
Urrezko Globoak Aldatu
Urtea | Kategoria | Kandidatua | Emaitza |
---|---|---|---|
1984 | Zuzendari hoberena | Sergio Leone | Izendatua |
1984 | Musika hoberena | Ennio Morricone | Izendatua |
Kanpo estekak Aldatu
- (Gaztelaniaz) Trailerra
- (Gaztelaniaz) Once Upon A Time In America FilmAffinity
- (Ingelesez) Once Upon A Time In America