Soundgarden

Sound Garden (euskaraz, Soinuen Lorategia) 1984an Seattlen sortutako grunge talde estatubatuarra da. Grunge musika motako aitzindarien artean kokatzen da, Nirvana, Pearl Jam edota Alice in Chains taldeekin batera.

Soundlogo.png
Chris Cornell 2007.jpg
Taldeburua den Chris Cornell 2007an.
Soundlogo.png
Datuak
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak Seattle, Estatu Batuak
Musika motaGrunge
Rock alternatiboa
Metal alternatiboa
Heavy metal
Urteak1984 - 1997
2010 - 2017
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sub Pop
SST
A&M
Taldekideak
Kideak:Chris Cornell
Kim Thayil
Matt Cameron
Ben Shepherd
Taldekide ohiak:
Hiro Yamamoto
Scott Sundquist
Jason Everman
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
Soundgarden taldearen webgune ofiziala
IMDB: nm2929375 Facebook: Soundgarden Twitter: soundgarden Instagram: soundgarden MySpace: soundgarden Youtube: UCHKSayVT2Ks-gQBXmMLGTag Bandcamp: soundgardenSouncloud: soundgarden Spotify: 5xUf6j4upBrXZPg6AI4MRK iTunes: 133036 Last fm: Soundgarden Musicbrainz: 153c9281-268f-4cf3-8938-f5a4593e5df4 Songkick: 44690 Discogs: 105731 Allmusic: mn0000001098 Deezer: 1865 Edit the value on Wikidata
Soundgarden, 2010ean

Haren jatorria 1980ko hamarkadaren hasierako The Shemps taldean dago: bertan, Hiro Yamamoto baxu-jotzailea eta Chris Cornell gitarra-jotzaile eta abeslaria taldekideak ziren. Yamamotok taldeak laga ondoren, Kim Thayil gitarra-jotzailea gehitu zitzazion. Halere, Yamamotok eta Cornellek harremanetan segitu zuten eta taldea desegin zenean, berriz elkartu ziren. 1984an Cornell (bateria eta ahotsa), Yamamoto (baxua) eta Kim Thayil (gitarra) taldekideek Soundgarden sortu zuten; 1985ean, Scott Sundquist bateria-jotzailea gehitu zitzaienez, horrek Cornelli abeslari lanetan bakarrik kontzentratzea erraztu zion.

Nazioartean ospetsu bilakatu zuen diska 1994an kaleratu zuten Superunknown (Superezezaguna) izan zen, bertan agertzen diren Black Hole Sun eta Spoonman abestiak oso ezagunei esker. 1997an banandu ziren, taldeak musikalki hartu beharreko norabidearekiko zituzten desadostasunak medio. 2010ean euren itzulera iragarri zuten eta abuztuaren 8an Lollapalooza Jaialdian lehen kontzertua jo zuten.

2012an King Animal izeneko estudioko diskoa argitaratu zuten: lehenengoa, 1996an argitaratutako Down on the Upside lanaz geroztik.

DiskografiaAldatu

Estudioko lanakAldatu

  • Screaming Life (EP) 1987 (Sub Pop)
  • Fopp (EP) 1988 (Sub Pop)
  • Ultramega OK 1988 (SST Records)
  • Louder Than Love 1989 (A&M)
  • Badmotorfinger 1991 (A&M)
  • Superunknown 1994 (A&M)
  • Down on the Upside 1996 (A&M)
  • King Animal 2012 (Seven Four Entertainment/Republic, Verigo)

Bilduma lanakAldatu

  • Screaming Life/Fopp. 1990 (Sub Pop)
  • A-Sides 1997 (A&M)
  • Telephantasm 2010 (A&M/Interscope)
  • Echo of Miles: Scattered Tracks Across The Path 2014 (A&M)

Zuzeneko lanakAldatu

  • Live on I-5 2011 (A&M)

Kanpo estekakAldatu