Artikulu hau meditazioaren helburu gorenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nirvana (argipena)».

Nirvana (sanskritoz निर्वाण) Indiako erlijioetan, meditazioaren helburu gorena da, zenbait teknika eta praktika espiritual bidez lor daitekeena. Nirvana budismoaren funtsezko kontzeptua da, eta hinduismoan eta jainismoan ere garrantzitsua da.

Mahavira santuaren nirvana.

Giza irrikaren suntsipenak eta norberaren kontzientzia ezabatzeak dakarren askatasun-egoera adierazten du. Nirvana iristea jaiotze- eta heriotza-ziklotik at geratzea da; ni-a existentzia unibertsalean murgildu eta urtzen da, eta pertsona perfektu edo buda bihurtzen. Nirvanak ez du heriotza fisikoa adierazten; pertsona perfektuaren (arhat) heriotzari parinirvana edo guztizko nirvana deritzo.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu