Wuppertal Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. 2010. urte amaieran 349.721 biztanle zituen hiriak. Hirian Wuppertal Institutua dago, Europar Batasuneko klima, ingurumen eta energiaren ikerketa zentrorik handiena.

Wuppertal
Wuppertal
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaDüsseldorf
AlkateaAndreas Mucke (en) Itzuli
Izen ofizialaWuppertal
Jatorrizko izenaWuppertal
Posta kodea42001–42399
Udalerri kodea05124000
Geografia
Koordenatuak51°16′00″N 7°11′00″E / 51.2667°N 7.1833°E / 51.2667; 7.1833
Map
Azalera168.39 km²
Altuera160 m eta 157 m
MugakideakHattingen, Sprockhövel, Schwelm, Ennepetal, Radevormwald, Remscheid, Solingen, Haan, Mettmann, Wülfrath, Velbert, Ennepe-Ruhr-Kreis, Langenberg, Neviges (en) Itzuli eta Mettmann (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria358.876 (2022ko abenduaren 31)
4.304 (2021)
alt_left 183.088 (%51) (%49) 175.788 alt_right
alt_left 180.813 (%50,4) (%48,5) 174.191 alt_right
Dentsitatea2.131,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1929
Telefono aurrizkia0202, 02058, 02053
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakSouth Tyneside (en) Itzuli, Beer-Xeva, Schwerin, Košice, Saint-Étienne, Schöneberg (en) Itzuli, Matagalpa, Legnica, Jekaterinburg, Engels (hiria), Tabarka, Qingdao, Dongguan, Tempelhof-Schöneberg eta Salfit
MatrikulaW
wuppertal.de

Geografia aldatu

Ruhr eremuaren hegoaldean kokaturik dago, Düsseldorfen ekialdean, konkretuki Wupper ibar osoa hartzen du, hortik bere izena, Wuppertal (Wupper ibarra).

Historia aldatu

Wuppertal hiri nahiko berria da, 1929an Wupper ibarrean zeuden hainbat herri elkartuz sortu zena. Hala ere k.a. 1000 urterako ingurua populatua izan zenaren aztarnak aurkitu dira.

Ibarreko herrien lehenengo dokumentazio idatziak XI eta XIV mende artekoak dira. Cronenberg (1050), Barmen (1070), Elberfeld (1161), Schöller (1182), Ronsdorf (1246), Beyenburg (1298), Langerfeld (1304), Dönberg (1355) eta azkenik Vohwinkel (1356). Herri hauek guztiak Bergeko dukeari zegozkion.

Bigarren Mundu Gerran aliatuek bonbakatu ondoren %40a suntsiturik geratu zen arren, Ölberg langile auzo historikoa eta Briller Viertel burgesa ez ziren kaltetuak izan. Gerraren ondoren britainiarren okupazio eremuan gelditu zen.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Schwebebahn tren zintzilikatua

Wuppertaleko 4.500 eraikin "monumentu nazional" izendatuak izan dira.

  • Ölberg auzoa: Alemaniako berezko langile auzo handiena da. Izenak "olio mendia" esan nahi du, izan ere burgesek argi indarra zuten arren langileek gauez olio lanparak erabili behar izituzten.
  • Briller Viertel auzoa: Enpresagizonen auzo burgesa da. XIX mendeko etxeak daude bertan.
  • Stadthalle Musika Jauregia: Gilen II.a Alemaniakoak 1900an inauguratu zuen musika jauregi ederra da.
  • Wuppertalgo Dantza Antzokia (Tanztheater Wuppertal): Pina Bausch koreografo alemaniarrak sorturiko dantza modernorako eraikina da. Mundu mailako fama du.
  • Schwebebahn tren zintzilikatua: Wupper ibaia gurutzatzeko 1900ean inauguraturiko tren berezia. 13 kilometrotako luzera du.
  • Lorategi botanikoa (Botanischer Garten Wuppertal): 1890an sortu zen Eller ehungintza lantegiak zuen "villa" batean.
  • Engelsen etxea: Friedrich Engels bizi izan zen XVIII mendeko etxea. berari buzuko museoa dago bertan.

Hiri senidetuak aldatu

Wuppertal ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Hiritar ezagunak aldatu

Demografia aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak aldatu