Merituaren Ordena (Erresuma Batua)
Merituaren Ordena Erresuma Batuko eta Commonwealtheko britainiar erregeak emandako saria da.
Merituaren Ordena | |
---|---|
Jatorrizko izena | (en) Order of Merit |
Leloa | For Merit |
Mota | ordena |
Indarraldi | 1902ko ekaina - |
Fundatzailea | Eduardo VII.a Erresuma Batukoa |
← Cross of Valour (en)
| |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Osatuta | |
Historia
aldatuEduardo VII.a erregeak 1902an sortu zuen (Orden Pour le Mérite prusiar ordena imitatzen du) armada, zientzia, artea edo literatura eremuko aparteko zerbitzuak saritzeko. Oso gutxitan militarrei emandakoak zibilei emandakoetatik bereizten dira, bi ezpata zeharkatuta zituztelako erdiko dominaren atzean. Subiranoaren berezko eskumena da kondekorazioa ematea eta ez da beharrezkoa gobernua kontsultatzea. Jasotzen dutenei ospe handia ematen dien aintzatespena da: titulurik ez duen ohorea da, baina ohiko kondekorazioek baino balio handiagoa du.
Ordena subiranoak eta hogeita lau kidek osatzen dute, baina atzerritarrak "ohorezko kide" gisa ere sar daitezke. Sortu zenetik, emakumeei irekita egon zen ordena, eta Florence Nightingalek lehenengo saria jaso zuen 1907an. Ordenak ez du nobleziarik edo bestelako estatusarik ematen kideei, baina horiek eskubidea dute izenaren jarraian OM letrak idazteko. Intsignia gurutze gorri bat da, goiko aldean koroa bat duena. Dominaren zerrenda gorria eta urdina da.
Ordena jaso duten atzerritar gutxi daude. Horien artean, Albert Schweitzer doktorea, Eisenhower jenerala, Ama Teresa eta Nelson Mandela.
Ordenaren titular britainiarrak izan dira: Florence Nightingale eta Joseph Lister (medikuntza); Alma-Tadema, Holman Hunt, Augustus John eta Graham Sutherland artistak; Henry Moore eskultorea; Sir Edward Elgar, Ralph Vaughan Williams eta Benjamin Britten konpositoreak; Thomas Hardy, James Barrie, T. S. Eliot, E. M. Forster, Graham Greene eta Ted Hughes idazleak; Sir Winston Churchill eta Clement Attlee lehen ministro ohiak; Baden-Powell jenerala (Scout Mugimenduko fundatzailea); Douglas Haig eta Kitchener landa-mariskalak, John Jellicoe, David Beatty eta Luis Mountbatten Birmaniako kondea almiranteak; Sir Geoffrey de Havilland hegazkin-diseinatzailea; eta Basil Hume kardinala.
Gaur egungo kideak
aldatu- Monarka: Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
- Kideak:
- Filipe Edinburghekoa KG KT OM GBE AC QSO CD PC (1968), printze ezkontidea.
- Owen Chadwick OM KBE (1983), teologoa.
- Michael Atiyah OM FRS (1992), matematikaria, Fields dominaren irabazlea, Abel sariduna eta Royal Societyko presidentea (1990-1995).
- Aaron Klug OM FRS (1995), biofisikaria, Kimikako Nobel Saria eta Royal Societyko presidentea (1995-2000).
- Norman Foster OM RA (1997), Arkitektoa eta Pritzker Saria.
- Roger Penrose OM FRS (2000), fisikaria eta matematikaria.
- Tom Stoppard OM CBE]] (2000), dramaturgoa.
- Karlos Galeskoa KG KT GCB OM AK QSO CD PC ADC (2002), tronuaren oinordea.
- Robert May OM AC FRS (2002), ekologista eta Royal Societyko presidentea (2000-2005).
- Jacob Rothschild OM GBE FBA (2002), filantropoa.
- David Attenborough OM CH CVO CBE FRS (2005), dokumentalista.
- Betty Boothroyd OM PC (2005), politikaria.
- Michael Howard OM CH KBE MC (2005), historialari militarra.
- Robin Eames OM (2007), Irlanda osoko primatu anglikanua eta Armagheko Artzapezpikua (1986-2006).
- Tim Berners-Lee OM KBE FRS FREng FRSA (2007), World Wide Webaren asmatzailea, W3C-ren zuzendaria.
- Martin Rees OM PRS (2007), errege-astronomoa (1995 - ) eta Royal Societyko presidentea (2005 - )