Ireki menu nagusia

Ramon Adan de Yarza

Geologo bizkaitarra
Ramon Adan de Iartza» orritik birbideratua)

Ramon Adan de Iartza (Bilbo, 1848ko ekainaren 5a – Arrasate, 1917ko urtarrilaren 25a),[1] ikertzaile askoren iritziz, Euskal Herrian inoiz izan den geologorik garrantzitsuena da. Mundu mailan ere, XIX gizaldiko petrografo ospetsuenetakoa izan zen, eta espeleologia zientifikoaren aitzindarietako bat. Horren erakusgarri da, gaur egun ere, Euskal Herrian arlo horietan egiten diren ikerketa gehienak bere idazlanetan oinarritzen direla.[2]

Ramon Adan de Yarza
Ramón Adán de Yarza.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1848ko ekainaren 5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Arrasate1917ko urtarrilaren 25a (68 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak geologoa, petrographer Itzuli eta espeleologoa
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia
Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Karlistaldia

GaztaroaAldatu

 
Adan de Yarzatarren armarria

Bere izen osoa Ramon Bonifacio Teodorico Adan de Yarza de la Torre Lequerica zen. Bilbon jaio zen, gaur egun Bidebarrietako liburutegiaren orubean zegoen jauregian,[2] baina jatorriz Lekeitioko leinu boteretsu batekoa zen (Zubieta jauregikoa). Natur Zientziekiko interesa, hain zuzen ere, familiatik zetorkion: etxean birraitonak egindako mineral bilduma zuten; aitak ekarri zuen Bizkaira Pinus insignis espeziea, gero anaiak hedatuko zuena...[3] Bilbon batxilergoa egin ostean, Ramonek 1866ean Madrileko Meatze Ingeniaritza Eskolan sartzeko frogak gainditu zituen.[2] Ikasketa horiek 1871ean amaitu zituen eta Bizkaian bertan hasi zen lanean. Baina lanpostua eskuratu eta gutxira II Karlistaldia hasi zen; liberalekin lerratua, besteak beste Bilboko setioan parte hartu zuen.[1]

Profesioa eta afizioaAldatu

 
Atxurrako kobazuloaren beheko sarrera, 1882an artifizialki irekia.

Gerra ostean, meatze ingeniaritzari berrekin zion; eta lanbideaz aparte -amateur gisa, alegia- ikerketa geologikoan hasi zen. Bere lanen emaitzak Natur Historiako Espainiar Errege Elkartearen eta Espainiako Mapa Geologikoaren Komisioaren aldizkarietan argitaratzen hasi zen; eta 1873 urtean, azken Komisio honen zuzendariaren proposamenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datu bilketaz arduratu zen. Ikerketa horiek ordura arteko azterketa geologiko eta petrografiko guztiak –ikuspegi industrial hutsetik eginak- gainditu zituzten eta, zati handi batean, oraindik indarrean daude.[3]

XIX gizaldi amaieran, Adan de Yarza haitzuloen esplorazioan ere jardun zuela badakigu, batez ere Lea-Artibai inguruan;[4] hura izan zen, esate baterako, 1882an Atxurrako kobazulo aurkitu berrian lehen ikustaldi zientifikoa egin zuena (Jose Maria Solano Eulate koinatuarekin batera).[5] Hain zuzen ere, Adan de Yarza Bizkaiko espeleologia zientifikoaren aitzindaritzat hartzen da Perea y Zuricalday, Mazarredo eta Uhagon bezalako lagunekin batera.[6] Hala ere, urte asko pasatu beharko ziren talde txiki honek hasitako bideari inork segida eman arte; kontuan hartu dezagun, artean, haitzuloen esplorazioa (baita kirola ere, eta Natur Zientziak oro har) klase altuei mugatutako eremua baino ez zela. 1950 hamarkadatik aurrera etorriko zen klase ertainaren indartzea eta, horrekin batera, espeleologiaren loraldia.[7]

Ogibidea eta afizioa uztartuz, Ramon Adan de Yarzak arrakasta zientifikoa eskuratu zuen; erreferentziako geologoa zenez, arazoak zeudenean aditu gisa kontsultatzen zuten (Arabako Mentiron zundaketa,[8] Zestoako bainuetxeen urak[9]...) eta ospe horren eraginez, 1896ean Bizkaiko Meatze Injeniari Buru izendatu zuten; kargu horretan zela parte hartu zuen San Petersburgeko Zientzia Kongresuan.[3]

 
Glaukofana (urdina) eta klorita (berdea). Eskistoaren analisi petrografikoaren adibidea.

PetrografiaAldatu

Bere ikerketa-eremu kutuna petrografia izan zen: arroka eruptiboen azterketan nabarmendu zen, Bizkaiko mapa petrografikoa egin zuen, Murtzian fortunita izeneko minerala deskubritu zuen... Arroken osagaiek lurzoruan zuten eragina aztertzen saiatu zen. Orduko agintariek arlo honetan interes handia baitzuten, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz probintziaren nekazal-geologia aztertu zuen, eta honen ondorioz eskualde bakoitzerako egokienak ziren laboreak zehaztu zituen.[1]

Dibulgazioa eta hezkuntzaAldatu

 
Euskal-Erria aldizkariaren azala.

Ramon Adan de Yarza, ikertzeaz gain, dibulgazioaz ere arduratu zen. Publiko orokorrari zuzendutako astikulu-sintesiak argitaratu zituen (Euskal-Erria Aldizkarian, adibidez[10]); hitzaldiak ematen aritu zen (Gipuzkoako Institutuan, elkarte femenino batean...).[3] Gaitasun honek, bistan denez, mundu akademikoaren harreta piztu zuen eta irakasletzako eskaintzak behin baino gehiagotan jaso zituen. Azkenean, 1905ean Geologia eta Meategien Katedra onartu zuen, Madrilen; baina 1910erako utzi behar izan zuen, Meatzaritzako Begirale Nagusi izendatu baitzuten,[2] eta Euskal Herrira itzuli zen.[1] Urte berean, Stockholmeko Nazioarteko Geologia Kongresuan parte hartu zuen; hilebete inguru luzatu ziren jardunaldiotan mundu osotik joandako 400 geologo bildu ziren, eta Espainiatik joandako bederatzietako bat Adan de Yarza izan zen.[11]

AmaieraAldatu

1915ean meatze injeniaritzatik ere erretiratu zen, eta ordutik aurrera Lekeition eta Arrasaten zituen lurren administrazioan aritu zen; eta horren barruan, bere arbasoen bideari jarraituz, basogintza eta nekazaritza prozedurak hobetzeko frogak eginaz.[1]

Ramon Adan de Yarza 1917an hil zen, Arrasateko etxean, 68 urterekin, alborengoak jota.[2]

BibliografiaAldatu

Ramon Adan de Yarzaren lan nabarmenenak:[2]

  • 1877. Apuntes geológicos acerca del criadero de hierro de Somorrostro en la provincia de Vizcaya. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España IV.
  • 1878. Roca eruptiva de Motrico (provincia de Guipúzcoa). Anal. Soc. Esp. de Hist. Nat. VII:21-25.
  • 1879. Examen microscópico de varias muestras de rocas eruptivas, recogidas por D. Luís Mariano Vidal en la isla de Mallorca. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España VI.
  • 1879. Las rocas eruptivas de Vizcaya. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España, t.VI.
  • 1879. Las minas de Somorrostro, por E. Bourson (Extracto de la nota acerca de). Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España, t.VI, Madrid.
  • 1879. Nota sobre las minas de hierro de Bilbao, por M. Baills (Extracto y observaciones acerca de). Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España, t.VI.
  • 1882. Edad de las ofitas. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España IX.
  • 1883. Los criaderos de cinabrio de California, Nevada y Virginia. Revista Minera, t. 1, serie C, año XXXIV: 87-89.
  • 1884. Descripción física y Geológica de la Provincia de Guipúzcoa. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Inp. Manuel Tello, Madrid. 173 pp, 9 lamina.
  • 1885. Descripción física y geológica de la provincia de Álava. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Inp. Manuel Tello, Madrid. 176 pp. eta 3 lamina.
  • 1892. Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya. Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España. Imp. Manuel Tello. Madrid. 192 pp. eta 8 lamina.
  • 1893. Rocas hipogénicas de la isla de Cuba. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XX.
  • 1893. Roca eruptiva de Fortuna (Murcia). Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XX:349.
  • 1898. Rocas eruptivas de la provincia de Barcelona. Mem. Acad. Cienc. y Artes de Barcelona, II:359-369.
  • 1900. Provincia de Guipúzcoa. Geología Agrícola, primera parte. Bosquejo petrográfico. Donostia, Imp. de la Provincia.
  • 1900. (R.; Almera, J.; Barrois, C.; Bergeron, J; Bofill, A.; Calderon, S.; Deperet, C.; Dollfus, J.F.; Stuart-Menteath eta Vidal, L.M.rekin batera): Excursiones verificadas durante la reunión de la Sociedad Geológica de Francia, en Barcelona, Septiembre y Octubre de 1898. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XXVII
  • 1900. Mapa petrográfico de Vizcaya a escala 1:100.000.
  • 1902 inguruan. Informe geológico sobre la captación de los manantiales de Cestona.
  • 1906. Nota acerca de los yacimientos cupríferos del norte de la provincia de Palencia. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XXVIII.
  • 1906. El País Vasco en las edades geológicas. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España, t.XXVIII,
  • 1906. Dos palabras referentes a las teorías de las zonas de cobijadura, como prólogo a la traducción de un trabajo del señor Nicklés. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XXVIII.
  • 1906. Estudios hidrogeológicos. Provincia de Madrid. Zona entre Madrid, San Martín de Valdeiglesias y el ferrocarril de Madrid a Alicante. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XXVIII.
  • 1910. Lecciones de Geología, explicadas en la Escuela Especial de Ingenieros de Minas. Curso 1909-1910. Madrid. Lit. E.J.
  • 1910. Lecciones de yacimientos metalíferos. Curso 1909-1910. Madrid. Lit. E.J., 278. or.
  • 1910. Note supplementaire sur les gisements de fer de l’Espagne. C.R. XI Cong. Geologique International:303-306.
  • (Rubio, C.rekin batera). 1911. Congreso Internacional de Geología celebrado en Estocolmo en 1910. Memoria acerca del mismo. Boletín del Instituto Geológico de España XXXI(XI)II.serie(1910):5-185.
  • 1911. Estado actual de la minería en Murcia. Extracto de un informe. Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España XXXII.
  • 1911. (Lozano Sánchez, R. eta Kindelan,V.rekin batera). Dictamen sobre los yacimientos de hierro de Mayarí. Revista Minera, Metalúrgica y de Ingeniería (Madrid). XXIX, 2322 (Octubre 1911):493-504.

TriviaAldatu

  • Bere espezialitate nagusietaz gain, Ramon Adan de Yarzaren interesa beste jakintza eremuetara ere hedatzen zen. Horren adibidea dugu Un dolmen de Zaldivia. Consideraciones sobre las sepulturas megalíticas del País Vascongado 1880eko artikulua,[12] edo Leintz-Gatzagan, Arlabaneko errepide berriaren obrak bisitatzen, aurkitutako Cassiope espezie fosil berria (Mariano Vidalek Glauconia A. Yarzae izendatu zuena).[3]
  • 1897ko San Petersburgeko Zientzia Kongresuan, abuztu osoko exkurtsioek kongresisten arteko giroa gozatzeko balio izan zuten; hori Ramon Adan de Yarzaren bidaia-kaierean igar daiteke, abuztuaren 25ean bere ohiko tonu teknikoa uzten baitu, ohar xelebre hau idazteko: “Menu paleontologikoa, aurretik ohiko hestebete-zizka-mizkekin. Hitzaldiak alemanez eta frantsesez. Nik euskaraz topa egin dut. Parranda orokorra. Latis-era trenez. Afaria geltokian. Eta hauek... ematen du egun osoan jan gabe daudela! Nik tea bakarrik hartu dut”.[9]
  • Ramon Adan de Yarza Tania Llasera telebista aurkezle bilbotarraren herenaitona da.[13]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e «Adán de Yarza y de la Torre Lequerica, Ramón», Auñamendi Eusko Entziklopedia, . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 6a.
  2. a b c d e f Astibia, Humberto et alii, «Ramón Adán de Yarza», Zientzia.eus, . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 6a.
  3. a b c d e Gómez Tejedor, Jacinto (1998) «Ramón Adán de Yarza, geólogo bilbaíno» Colección Temas Vizcaínos (Bilbo) 283-284 ISBN 9788480561716.
  4. Puig y Larraz, Gabriel (1896) «Cavernas y simas de España. Descripciones recogidas, coordinadas y anotadas por Gabriel Puig y Larraz» Boletín de la Comisión del Mapa Geológico de España (Madril) XX (I) . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 6a.
  5. Enciso, Julio (1882), «La gruta de Achurra o de Amoroto», Euskal-Erria Revista Bascongada (VII): 268, . Noiz kontsultatua: 2018-IV-6.
  6. Adán de Yarza, Ramón (1892) Descripción física y geológica de la provincia de Vizcaya Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España.
  7. Granja, Josu (2012) «Antonio Ferrer (1900-1976) “El Hombre de las Cavernas”» Colección Temas Vizcaínos (Bilbo) ISBN 9788480563192.
  8. Adán de Yarza, Ramón (1885) Descripción física y geológica de la provincia de Álava Memorias de la Comisión del Mapa Geológico de España.
  9. a b Gómez Tejedor, Jacinto (1998) «Ramón Adán de Yarza, precursor de la geología vasca» Naturzale 13: 9-25.
  10. Adán de Yarza, Ramón (1897) «Descripción geológica de Bizcaya. Movimiento y denudaciones del suelo» Euskal-Erria Revista Bascongada (Donostia) XXXVI: 138-141 . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 6a.
  11. Adán de Yarza, Ramón et alii (1911) «Congreso Internacional de Geología celebrado en Estocolmo en 1910. Memoria acerca del mismo» Boletín del Instituto Geológico de España (Madril) XXXI (XI): 5-185.
  12. Baserritarra (Ramon Adan de Yarzaren seudonimoa) (), «Un dolmen de Zaldivia. Consideraciones sobre las sepulturas megalíticas del País Vascongado», La Unión Vasco-Navarra, . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 6a.
  13. «Juan Llasera Adan de Yarzaren eskela», ABC, 1998ko irailaren 21a, . Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 6a.