L'Estrie Quebeceko eskualde administratiboa da. 05 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Sherbrooke da.

Estrie
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaSherbrooke (Quebec)
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak45°28′54″N 71°40′05″W / 45.481555555556°N 71.667916666667°W / 45.481555555556; -71.667916666667
Azalera12.855,9 km²
MugakideakCentre-du-Québec, Montérégie eta Chaudière-Appalaches
Demografia
Biztanleria499.197 (2021eko uztailaren 1a)
161.496 (2021)
Dentsitatea38,83 bizt/km²
estrie.gouv.qc.ca

Frantses eta britainiarren kolonizazioaren topagune izateak nortasun berezia ematen dio eskualde honi.

Geografia aldatu

 
Magog hiria eta Memphrémagog aintzira.

Montrealetik pare bat ordutara ekialderantz eta Quebeceko hiriburura ipar-ekialderantz bide apur bat luzeago dagoelarik, eskualde hau AEBekiko mugan dago. Quebeceko beste batzuekin konparatuta gizakiak eginiko lanak eragin handiagoa sortu du, nahiz eta oraindik ere espazio natural ugari egon.

Han-hemen Monteregiar muinoak (collines montérégiennes) nabarmentzen dira paisaian, haien artean mendilerroko altuena den Mont Mégantic (1.105 m). Mendi honek, beste muinoengandik aldenduta, Apalatxe mendilerro luzearekiko lotura egiten du.

Lur eremu osoa San Laurendi ibaiaren arroan dago, ibaiadar batzuen bidez; nagusia Saint-François da eta ekialdean Chaudière ere nabarmentzen da.

Mugakideak aldatu

  • Quebeceko eskualde administratibo mugakideak:
  1. Montérégie mendebaldean.
  2. Centre-du-Québec ipar-mendebaldean.
  3. Chaudière-Appalaches ipar-ekialdean.
  1. Vermont.
  2. New Hampshire.
  3. Maine.

Estrieko zenbait herri (Beebe Plain edo Stanstead, Quebec-Vermont mugan) AEBekiko mugak banatuta daude.

Historia aldatu

Egungo eskualdea algonkin familiako abenaki herriaren lurrak izan ziren garai batean.

1792an Britainiar Inperioak lur eremua zatikatu eta kantonamendutan banatu zuten; izen guztiak Britainiar uharteetatik hartu zituzten; gaur egungo toponimian eragin handia izan duen izendapen-prozesua izan zen. Eastern Townships (township: "kantonamendu", fr. canton) jaio ziren; kolonizatzeko erraztasunak eskainiz lehen AEBetako independentziaren harira zokoratuta geratu ziren Erresuma Batuaren aldeko leialistak (beraz, etorkin "amerikarrak", Europatikoak baino) eta 1840tik aurrera kontinente zaharretik heldutako ingeles, eskoziar eta irlandarrak abiatu ziren eskualde honetara bizi izatera. Garai horietan Boston edo Portlandekiko harremanak Montreal edo Quebec Hiriarekikoak baino arinagoak ziren.

Aldi berean 1812tik frantses jatorriko kolonoak etortzen hasi ziren; 1850-1860rako bere presentzia dagoeneko nahiko handia zen. Saint Lawrence and Atlantique trenbideak Auburn (Maine eta eskualdean dagoen Richmond lotu zituen eta 1854an Charnyraino (Quebec Hiriaren ingurumarian) heldu zen; horrek eta beste trenbide zein errepide batzuek kolonizazioa areagotu zuten.

Demografia aldatu

  • Biztanleria: 307.389 (2009)
  • Azalera: 10.195 km²
  • Dentsitatea: 29,2 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 10,3 (2006)
  • Heriotza-tasa: ‰ 7,6 (2006)[1]

Hizkuntzak aldatu

Bere historiagatik Estrie Quebecen barruan gutxiengo ingeles hiztun handienetakoa duten eskualdeen artean dago. Hala ere, 2006an % 8,7 ziren, azken hamarkadetan ehunekoak behera egin du eta gehiengo zabala (% 88,7, Quebeceko batez bestekotik gora) frantses hiztuna da[2].

Zenbait MRCtan frantses hiztunen gehiengoa are handiagoa da (Les Sources % 96,8, Le Granit 94,9) eta ingeles-hiztunen ehunekorik handiena duen MRCa Memphrémagog (% 17,4) da[3]. Herri batzuetan gehiengo ingeles-hiztuna ere dago[4].

Jatorriko herriak aldatu

Historikoki abenaki herriaren Ndakinna[5] ("gure lurra" abenakieraz) lurraren barruan bazegoen ere, egun ia ez dago herrikiderik Estrien; Quebecen herri horrek dituen "indiar erreserba" bakarrak Centre-du-Québecen daude.

Banaketa administratiboa aldatu

 
Estrieko 6 MRCen eta Sherbrooke hiriaren mugak.

Eskualdeak 6 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den beste bat, Sherbrooke; 89 udalerri ditu. MRCak, baliokideak eta beren hiriburuak:

Estrie vs. Cantons-de-l'Est aldatu

Estrie 1981etik eskualdea izendatzeko ofiziala den toponimoa da; est ("ekialde") hitzetik eratorria, Cantons-de-l'Est baino egokiagotzat jo zuten, azken hau ingelesezko Eastern Townships izendapenaren itzulpen literala delakoan. Estrie Maurice O'Breadyk 1946an sortutako neotoponimoa da[6].

Gaurko eskualde administratiboen banaketan Cantons-de-l'Est historikoaren lurraldetzat jo daitezkeenak lautan banatuta geratu dira[7]; Estrie osoaz gain hauexek dira:

Cantons-de-l'Est turistikoa aldatu

Egungo Estrierekin lotura handiak eta ezaugarri antzekoak dituztelako, administratiboki Montérégien badaude ere beste bi MRC Cantons-de-l'Est eskualde turistikoan sartuta daude:

Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu