La Capitale-Nationale Quebeceko eskualde administratiboa da. 03 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko eta bere mugen barnean nazio honetako hiriburua den Quebec Hiria dago.

Capitale-Nationale
 Kanada
Administrazioa
Izen ofizialaCapitale-Nationale
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaQuebec Hiria
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak47°20′00″N 71°30′00″W / 47.3333°N 71.5°W / 47.3333; -71.5
Azalera18.638 km²
MugakideakMauricie, Centre-du-Québec, Chaudière-Appalaches eta Saguenay–Lac-Saint-Jean
Demografia
Biztanleria757.950 (2021)
20.058 (2020)
Dentsitatea36,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
www.capitale-nationale.gouv.qc.ca/

Geografia aldatu

Quebec Hiriaren inguruan dauden zenbait zonaldek osatzen dute. Hiri historikoaren protagonismoak ez du erabat desagertarazten beste eremu batzuen nortasuna.

Hiriburutik itsasorako bidean lehen Beaupré aldeko kostaldea eta gero historia luzeko Charlevoix dago. Kontrako norabidean, Montrealerakoan, Portneufen inguruan dauden ibaiaren ertzeko herriek osatutako MRCa. Ibaian bertan Orléans uhartea dago, Quebeceko garrantzitsuenetakoa.

Aldiz, Quebec Hiriaren inguruko metropoli eremu osoa ez dago eskualde honen barruan: ibaiaz bestaldeko lurrak Chaudière-Appalachesen daude. Hala ere, Lévis hiriak harreman bereziki estua du Quebec Hiriarekin eta bere metropoli komunitatearen (Communauté métropolitaine de Québec) barnean dago.

Mugakideak aldatu

Auzokide guztiak Quebeceko beste eskualde batzuk dira.

  1. Mendebaldean Mauricie.
  2. Iparraldean Saguenay–Lac-Saint-Jean.
  3. Ekialdean, Saguenayko fiordoaren beste aldean, Côte-Nord.
  • Ibaiaz bestalde:
  1. Chaudière-Appalaches.
  2. Bas-Saint-Laurent.

Demografia aldatu

  • Biztanleria: 680.074 (2008[1])
  • Azalera: 18.638,7 km²
  • Dentsitatea: 36,5 bizt./km²
  • Jaiotza-tasa: ‰ 9.8 (2004)
  • Heriotza-tasa: ‰ 8 (2003)

Jatorriko herriak aldatu

Gutxiengo txikia osatzen badute ere, egungo Quebecen geratzen den wendat edo huron herriaren komunitate bakarra dago: Wendake.

Banaketa administratiboa aldatu

 
Saint-Laurent-de-l'Île-d'Orléans.

MRC eta baliokideak aldatu

Eskualdeak 6 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den hiri-aglomerazio bat; MRCak eta beren hiriburuak:

MRCetatik kanpoko udalerriak aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu