Ireki menu nagusia
Samchamprifle.jpg

Samuel de Champlain (frantsesez samɥɛl də ʃɑ̃plɛ̃ ahoskatua, Samuel Champlain jaioa; (Brouage, 1567ko abuztuaren 13a - Quebec, 1635ko abenduaren 25a) frantziar esploratzaile eta kolonizatzailea izan zen. Espainiako koroaren zerbitzuan zegoela, Antilletara eta Mexikora abiatu zen 1599an. Kartografia ikasi ondoren, Aymar de Chaste almirante orde frantsesak Kanadara bidali zuen 1601. urtean. Quebec Hiria sortu zuen 1608an.

Bere jarrera oldarkorrak San Laurendiko euskaldunak sumindu zituen, eta 1609an hura hiltzeko ahalegina egin zuten. Konplotak porrot egin zuenez, euskaldun marinel asko hilarazi zituen bertan. Gerora, Ottawa ibaia, Nipissing, Huron, Ontario eta Champlain aintzirak esploratu zituen 1615-1616 urteetan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel de Champlain