Blade Runner 2049
Blade Runner 2049 2017ko Denis Villeneuve kanadar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko neo-noir film bat da. Ryan Gosling, Harrison Ford, Ana de Armas, Sylvia Hoeks, Robin Wright, Mackenzie Davis, Carla Juri, Lennie James, Dave Bautista eta Jared Leto aktoreek antzeztu zuten.
Berez, 1982an Ridley Scottek zuzendu eta Harrison Ford berak antzeztutako Blade Runner filmaren jarraipena da. Bi filmak 1968ko Philip K. Dick idazlearen Do Androids Dream of Electric Sheep? ("Ametsik Egiten Al Dute Androideek Ardi Elektrikoekin?") eleberrian oinarrituak daude.
Argumentua
aldatu2049. urtea. K (Ryan Gosling) blade runner berriak gizartean nagusi den kaosari amaiera jar dakioken eta luzaroan ezkutuan egon den sekretua topatu du. K-ren aurkikuntzak Rick Deckard (Harrison Ford) bilatzera bultzaraziko du, duela 30 urtetatik non dagoen inortxok ere ez dakien blade runner edo erreplikante ehiztari ohia.
Aktoreak
aldatu- Ryan Gosling: K
- Harrison Ford: Rick Deckard
- Ana de Armas: Joi
- Sylvia Hoeks: Luv
- Robin Wright: Joshi tenientea
- Mackenzie Davis: Mariette
- Carla Juri: Ana Stelline doktorea
- Lennie James: Cotton jauna
- Dave Bautista: Sapper Morton
- Jared Leto: Niander Wallace
- Edward James Olmos: Gaff
- Barkhad Abdi: Doc Badger
- Hiam Abbass: Freysa
- David Dastmalchian: Coco
- Wood Harris: Nandez
- Tómas Lemarquis: Wallace Corporation enpresako fitxategizaina
Kanpo estekak
aldatu- Blade Runner 2049 filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)