Pompeu Fabra

hizkuntzalari katalana
Pompeu Fabra i Poch» orritik birbideratua)

Pompeu Fabra i Poch (1868ko otsailaren 20a - 1948ko abenduaren 25a) ingeniaria izan zen. Katalanaren gaur egungo araudia ezarri edo finkatu zuen.[1]

Pompeu Fabra

(1917)

Kataluniako Generalitateko kontseilaria

1945eko irailaren 14a - 1948ko urtarrilaren 22a
Catalan Union of Sport Federations (en) Itzuli lehendakari

1933 - 1936
Autonomous University of Barcelona (1933–1939) (en) Itzuli errektore

1933 - 1930(e)ko hamarkada
Catalan Federation of Tennis (en) Itzuli lehendakari

1930(e)ko hamarkada - 1933
president of PEN català (en) Itzuli

1927 - 1928
Magín Morera (en) Itzuli - Carles Riba
president of PEN català (en) Itzuli

1923 - 1924
Josep Maria López-Picó (en) Itzuli - Magín Morera (en) Itzuli

6. Institut d'Estudis Catalansen lehendakaria

1917 - 1939
Josep Maria Bofill i Pichot (en) Itzuli - Pere Coromines
Bizitza
JaiotzaLa Salut eta Gràcia1868ko otsailaren 20a
Herrialdea Katalunia
BizilekuaPrada de Conflent
Bartzelona
Badalona
HeriotzaPrada de Conflent1948ko abenduaren 25a (80 urte)
Hobiratze lekuaPrades Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaJosep Fabra i Roca
Ezkontidea(k)Dolors Mestre i Climent (en) Itzuli  (1902ko irailaren 5a -  1948)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
frantsesa
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, filologoa, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, kimikaria, tenislaria eta erromanista
Tenis
 
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Diputazioa  (1925 -
Institut del Teatre (en) Itzuli  (1927 -
Bartzelonako Unibertsitatea  (1932 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaQ20108591 Itzuli
Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila
Centre Excursionista de Catalunya

Discogs: 4627130 Edit the value on Wikidata

1990etik aurrera, Bartzelonan haren izena daraman Pompeu Fabra Unibertsitatea dago.

Haurtzaroa aldatu

1868an antzinako Vila de Gràcia edo Gracia udalerriko La Salut auzoan jaio zen eta bere haurtzaroa leku horretan igaro. Garai hartan, gaur egun ez bezala, Gracia ez zen Bartzelona hiriko auzune bat, bizitasun handiz beteriko udalerria baizik. Pompeu Fabrak hamabi anai-arrebaren gazteena izan zen; halere, haietako hamar hil eta bera eta beste bi arreba geratu ziren. Bost urte zituela, Errepublika aldarrikatu zen, eta aita errepublikarra zuenez, udalerriko alkate hautatu zuten.

Hasiera oparoa eta eztabaidak aldatu

 
Pompeu Fabra, "Katalanaren Aita"

Fabrak ingenieritza ikasketak hasi zituen, baina pixkanaka bere kabuz ikasiz joan zen filologia ikasketekin batera txandakatu zituen. 1891an L'Avenç argitaletxeak gaztelaniaz idatzitako bere Ensayo de gramática de catalán moderno ("Kataluniar gramatika modernoaren saiakera") idazlana argitaratu zion: hor, lehendabiziko aldiz eta metodologia zientifiko baten bidez, hizkuntza mintzatua transkipzio fonetiko zehatz batekin deskribatu zuen. Joaquim Casas Carbó eta Jaume Massó i Torrentsekin batera, Fabrak L'Avenç aldizkarian bigarren kanpainia linguistikoari ekin zion[2]. Hori hizkuntzaren sistematizazio zientifikoaren lehendabiziko saiakera izan zen: saiakera horrek ika-mika eta eztabaida ugari piztu zituen eta etorkizuneko normalizazioaren zertzelada osatuko zuen.

1902an Fabrak Bilboko Ingeniaritza Eskolan kimika katedrarako oposizioa irabazi eta 1912 arte, Euskal Herriko hiri horretan bizi izan zen. Bere herrialdetik kanpo egon zen denboraldi horretan zehar filologia inguruko bere jardunean buru-belarri ibili zen.

1906ean I Congrés Internacional de la Llengua Catalana ( Lehen Kataluniar Hizkuntzako Nazioarteko Biltzarrean ) Qüestions d'ortografia catalana (Kataluniar ortografiako auziak) gaiarekin partehartu zuen. Haren entzute eta prestigio intelektuala asko indartu zenez, Kataluniako Mankomunitateko Prat de la Riba presidenteak hizkuntz normalizazioa zuzentzeko deitu zion. Euskal Herriko egonaldiaren ondoren, Kataluniara itzuli zen: Kataluniar Ikaskuntza Institutua edo Institut d'Estudis Catalans erakundeko Filologia Saileko sortzailea izan zen eta Estudis Universitaris Catalans katedra (Kataluniar Ikaskuntza Unibertsitarioak) katedra bereganatu. 1912an Gramática de la lengua catalana (Kataluniar hizkuntzaren gramatika) argitaratu zuen; handik urtebetera, Normes ortogràfiques (Arau Ortografiak, 1913) lana kaleratu zuen: arautegi berri horrek berehalako aldeko zaletu sutsuak nahiz aurkari porrokatuak sortu zituen.

Fabrak defendaturiko ortografiaren oinarrizko puntuetako bi dialektoen ahoskera eta hitzen esanahia edo etimologia izan ziren.

1917an argitaratutako Diccionari Ortogràfic (Hiztegi Ortografikoa) lanak Normes ortogràfiques osatu zituen.

Maisutasun eraginkorra aldatu

 
Alibèrt eta Fabra Montjuic-en (1930).

1918ko Kataluniar Gramatikaren argitarapenarekin (ofizialtzat onartua) denboraldi berri bati hasiera eman zitzaion: 1932an, kataluniar hiztegi orokorraren argitarapenarekin denboraldi honen gailurrera iritsi zen. Kataluniar gramatikaren ikastaro ertaina idazlana ere urte berekoa da, ikastetxeetan erabiltzeko sortu zen eta 1968an kataluniar gramatikarako sarrera izenpean berrargitaratu. 1924an Converses filològiques (Solasaldi Filologikoak) idazlana idatzi zuen, betiere bere gogoeta linguistikoak zabaltzeko asmoz. Hizkuntzari buruzko ohiko zalantzak konpondu nahian idatzitako artikulu laburrak dira.

Pompeu Fabra, Begoñan eta Bilbon (1902-1912) aldatu

 
Pompeu Fabraren hilobia, Pradan (Ipar Katalunia)

Katalanaren eredu estandarra sortu zuen Pompeu Fabrak urte batzuetan bizi izan zen Begoñako errepublikan XX. mendeko hasieran. 1902an, Bilboko Ingeniaritza Eskolako kimika-katedra irabazi zuen, oposizio bidez. 1902ko irailaren 5ean Sarrian ezkondu zen Dolors Mestrerekin, ikasturtea hasi baino lehentxeago. Bikotea Begoña eta Bilbora joan zen bizitzera hamar urtean, eta Bilbon hiru alaba izan zituzten: Carola (1904-1998), Teresa (1908-1948) eta Dolores (1912-1993). Nahiz eta Kataluniatik urrundu zen, urte haietan filologiarako dedikazioa areagotu egin zuen. 1912an, Bilboko Unibertsitateko katedra lortu ondoren, lanpostua utzi eta Kataluniara itzultzea erabaki zuen. Fabratarrak ez ziren Bartzelonan kokatu, Badalonan baizik, alaba Teresagatik, osasun ahula baitzuen, eta medikuek itsasoko bainu ugari gomendatu zizkioten. Badalona itsasotik gertu egotea, baita unibertsitatera eta Institut d'Estudis Catalans-eko lantokira joateko komunikazio ona izatea ere aukera ederrak ziren. Gainera, Begoñan bizi izan zenetik, Fabrari hiri txikiagoetan bizitzea gustatzen zitzaion, hiriburuetako aglomerazio handietatik urrun.[3][4][5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. L'Avenç: la modernització de la cultura catalana. L'Avenç:kataluniar kulturaren modernizazioa. Ramon Pla i Arxé. www.uoc.edu
  3. (Gaztelaniaz) Miracle, Josep. (1967). Vida de Pompeu Fabra. Bruguera, 89 or. ISBN B 40197-1967..
  4. (Katalanez) Paloma, David; Montserrat, Mònica. (2018). Ruta Pompeu Fabra Prada / Bilbao (PUBLICACIONS). rutapompeufabra.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  5. (Katalanez) Ruta Pompeu Fabra Bilbao. rutapompeufabra.com.
  6. Artola Zubillaga, Xabier. (2020-07-16). Mediterraneo usaina – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pompeu Fabra