Badalona Kataluniako udalerria da, Barcelonès eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua.

Badalona
Badalona
Kataluniako udalerria
Badalona - La Rambla.jpg
Bandera Badalona.svg Escut de badalona.PNG
Administrazioa
Herrialdea Espainia
AutonomiaKatalunia
VegueriaÀmbit metropolità de Barcelona
EskualdeaBarcelonès
Alkatea Xavier García Albiol
Izen ofiziala Badalona
Jatorrizko izena Badalona
Posta kodea 08910–08918 eta 08910
INEk ezarritako kodea 08015
Geografia
Koordenatuak 41° 26′ 00″ N, 2° 14′ 00″ E / 41.4333°N,2.2333°E / 41.4333; 2.2333Koordenatuak: 41° 26′ 00″ N, 2° 14′ 00″ E / 41.4333°N,2.2333°E / 41.4333; 2.2333
Azalera 21.2 km²
Altuera 6 m
Mugakideak Montcada i Reixac, Sant Adrià de Besòs, Sant Fost de Campsentelles, Santa Coloma de Gramenet, Tiana eta Montgat
Demografia
Biztanleria 220.440 bizt. (2019)
Dentsitatea 10.398,11 bizt/km²
Etxebizitzak 88
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Alcanar, San Fernando eta Valparaíso
Matrikula B
badalona.cat

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 220.888 biztanle zituen. 21.17 km2-ko azalera du.

GeografiaAldatu

Iparraldean Sant Fost de Campsentelles (Vallès Oriental), ipar-ekialdean Tiana eta Montgat (el Maresme), hego-mendebaldean Sant Adrià de Besòs (Barcelonès), mendebaldean Santa Coloma de Gramenet (Barcelonès) eta Montcada i Reixac (Vallès Occidental) eta hego-ekialdean Mediterraneo itsasoa mugakide ditu.

Kostaldeko hiria da, eta 4.8 km-ko hondartza dauka.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Badalona)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) 9 10 11 14 17 21 24 24 21 17 13 10 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 37 46 48 44 38 25 44 75 86 52 39 571
Iturria: Weatherbase[1]

HistoriaAldatu

Neolitoko herrixka baten aztarnak topatu dituzte, bai eta arrasto iberikoak ere, baina Badalonaren sorrera K.a. 100. urte inguruan ezarrita dago, "Baetulo" herri erromatarrarena, hain zuzen ere.

Erdi Aroan hiria garatu egin zen, gaur egungo Dalt de la Vila auzoa zehazki, erdigunea zena eta Baetulorekin bat egiten zuena. 1492tik aurrera bultzada ekonomiko eta demografikoa jaso zuen nekazaritzari (mahastiak eta lekaleak, nagusiki) eta arrantzari esker.

XIX. mendean ekin zioten industrializazioari, trena iritsi zen, lantegiak eraiki zituzten eta immigrazioaren eskutik igoera demografikoa gertatu zen. XX. mendearen hasieran loraldi kulturala sortu zen, baina hurrengo hamakadetako diktadurek eten egin zuten.

Azkenik, 1980ko hamarkadatik aurrera, eta bereziki 1992ko Udako Olinpiar Jokoak zirela eta, hiriak aldaketa nabarmena izan eta gaur egungo itxura hartu zuen.

Barrutiak eta auzoakAldatu

Badalona 35 auzok eta 8 barrutik osatzen dute:

  1. 1. barrutia: Canyadó, Casagemes, Centre, Coll i Pujol, Dalt de la Vila, Manresà.
  2. 2. barrutia: Nova Lloreda, Sant Crist de Can Cabanyes, Sistrells.
  3. 3. barrutia: Bonavista, Bufalà, Canyet, les Guixeres, Mas Ram, Montigalà oriental, Morera, Pomar, Pomar de Dalt.
  4. 4. barrutia: la Salut.
  5. 5. barrutia: Sant Antoni de Llefià, Sant Joan de Llefià, Sant Mori de Llefià.
  6. 6. barrutia: el Remei, la Mora, Sant Roc, Artigues.
  7. 7. barrutia: Can Claris, Congrés, Gorg, Progrés, el Raval.
  8. 8. barrutia: la Pau, Lloreda, Montigalà occidental, Puigfred.

ElkarteakAldatu

Club Joventut de Badalona hiriko saskibaloi talde nagusia da, Kataluniako eta Espainiako ligaren inoizko hoberenen artean dagoena.

DemografiaAldatu

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
19.254 20.985 29.092 42.230 48.520 60.133 92.985 163.374 229.780 218.725 205.836 220.888

PolitikaAldatu

 
Udaletxea.

Hiriko alkateakAldatu

2011ko udal hauteskundeakAldatu

Badalonako Udala (2011)[2]
Alderdia Botoen %a Zinegotziak
Partido Popular %33,42 11
Partit dels Socialistes de Catalunya %27,06 9
Convergència i Unió %12,54 4
Iniciativa per Catalunya Verds - Esquerra Unida i Alternativa %8,93 3

2015eko udal hauteskundeakAldatu

Badalonako Udala (2015)[3]
Alderdia Botoen %a Zinegotziak
Partido Popular % 34.2 10
Guanyem Badalona en Comú % 17.51 5
Partit dels Socialistes de Catalunya % 14 4
Esquerra Republicana de Catalunya % 10.98 3
Convergència i Unió % 7.94 2
Kataluniarako Iniziatiba Berdeak - Ezker Batua eta Alternatiboa % 6.68 2
Ciudadanos % 5.60 1

Pertsona ezagunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu