Viseu
Viseu Portugalgo hiria da, herrialdearen iparraldean dagoena eta Viseuko Barrutiaren hiriburua dena. 2011ko erroldaren arabera 99.274 biztanle ditu.
Viseu | |||
---|---|---|---|
Portugalgo hiria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo barrutia | Viseu | ||
Alkatea | Almeida Henriques | ||
Izen ofiziala | concelho de Viseu | ||
Posta kodea | 3500–3519 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°39′27″N 7°54′50″W / 40.6575°N 7.9139°W | ||
![]() | |||
Azalera | 507 km² | ||
Altuera | 476 m | ||
Mugakideak | Castro Daire (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 99.274 (2011) | ||
Dentsitatea | 195,81 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 232 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Lublin, Arezzo, Ciudad Rodrigo, Haskovo (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
cm-viseu.pt |
Historia aldatu
Viseuren historia zeltiar garaian hasi zen, baina erromanizazioarekin erdigune garrantzitsua bihurtu zen, izan ere Mérida, Lisboa eta Galiziarako errepideen arteko bidegurutzea izan baitzen. Lusitaniarren buruzagi famatua izan zen Viriato bertan bizi izan zela ere uste da.
VI mendean bisigodoek hiri bihurtu eta diozesia ezarri zuten bertan. VIII mendean mairuek konkistatu zuten eta bertan izan ziren 1037an Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak eskuratu zuen arte. Portugalgo konderriaren hiriburu ere izan zen 1123an eta esaten da Afonso Henriques Portugalgo lehenengo erregea bertan jaio zela. 1383 eta 1385 artean Joanes I.a Gaztelakoaren eskutan izan zen eta honek harresiak eraiki zituen. Alfontso V.ak babes hauek handitu zituen.
XIX mendean hiria zabaldu egin zen erdi aroko mugak gaindituz.
Geografia aldatu
Viseuko lautadan kokaturik dago, mendiz inguratuta eta hiru ibai nagusi ditu: Vouga, Dão eta Paiva. Hegoaldean Serra da Estrela mendizerra dauka.
Fregesiak aldatu
|
|
|
Demografia aldatu
Viseuko udalerriaren populazioa (1801 – 2009)[1] | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
33 699 | 36 049 | 54 047 | 61 140 | 79 890 | 83 261 | 83 601 | 93 501 | 99 274 |
Ondasun nabarmenak aldatu
- Viseuko katedrala.
Iruditegia aldatu
-
Viseu.
-
Viseuko katedrala.
-
Misericordiaren eliza.
-
Harresiaren aztarnak.
-
Hiriko parkea.