Eloína Suárez Suárez

politikari espainiarra

Eloína Suárez Suárez (Oviedo, 1922ko azaroa – ibidem, 2024ko maiatzaren 2a) espainiar politikaria izan zen, Oviedoko lehen emakume alkatea[1].

Eloína Suárez Suárez

Mayor of Oviedo (en) Itzuli

1978ko apirilaren 6a - 1979ko maiatza - Luis Riera Posada (en) Itzuli

Oviedo municipal councillor (en) Itzuli

1971ko otsailaren 7a - 1978ko apirilaren 6a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEloína Suárez Suárez
JaiotzaOviedo1922ko azaroa
Herrialdea Espainia
HeriotzaOviedo2024ko maiatzaren 2a (101 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza

aldatu

1978ko ekainean Oviedoko alkate bilakatu zen, eta kargu horretan 1979ko apirilera arte geratu zen. Félix Serrano González-Solares alkate titularra bajan zegoen osasun arazoengatik, eta Higinio Rodríguez Pérez lehen alkateordeak karguari uko egitea erabaki zuen. Eloína Suárez Suárezek bigarren alkateorde kargua izan zuen jarduneko alkatetza hartu behar izan zuenean[2].

Bere gobernuan, Oviedoko Toreno kalean zegoen Concha Heres jauregia eraitsi zuten Espainiako Bankuaren egungo egoitza eraikitzeko, auzokideak aurka egon arren[3].

Alfonso Fuertes Oviedoko Unibertsitateko Filosofia eta Zuzenbide Naturaleko katedradunarekin ezkondu zen, eta harekin sei seme-alaba izan zituen, horien artean Miguel Fuertes Suárez diplomazialaria. 36 urterekin alargundu zen eta seme-alabak bakarrik hazi zituen[1].

2024ko maiatzaren 2an hil zen, 101 urte zituela[1]. Bost seme-alaba, hamar biloba eta hamazazpi birbiloba zeuden bizirik bera hil zenean[4]. Suárezen 102 urteko ahizpa ere joan zen hiletara[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Gaztelaniaz) Arce, Alberto; Neira, Susana. «Fallece a los 101 años Eloína Suárez, la única alcaldesa que ha tenido Oviedo» El Comercio 2024-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Por vez primera, una mujer alcaldesa de Oviedo» ABC Madrid: 34. 1978-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. (Gaztelaniaz) Vaquero, José Manuel. «El gobernador civil de Asturias paraliza el derribo del palacete de Concha Heres» El País 1978-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. (Gaztelaniaz) Blanco, Lucas. «Fallece a los 101 años Eloína Suárez, única alcaldesa de la historia de Oviedo y mujer "muy luchadora y trabajadora"» La Nueva España 2024-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) Francés, Rafael. «Eloína Suárez fue la primera en dar ejemplo de trabajo y moralidad» El Comercio 2024-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).

Kanpo estekak

aldatu