Ireki menu nagusia

Oscar Luigi Scalfaro (Novara, 1918ko irailaren 9a - Erroma, 2012ko urtarrilaren 29a) italiar politikaria izan zen, Italiako Errepublikako presidentea 1992tik 1999ra arte.

Oscar Luigi Scalfaro
8SCALFARO01gr.jpg
biziarteko senatari

1999ko maiatzaren 15a - 2012ko urtarrilaren 29a
9. Italiako presidentea

1992ko maiatzaren 28a - 1999ko maiatzaren 15a
Francesco Cossiga - Carlo Azeglio Ciampi
Italian Minister of the Interior Itzuli

1987ko apirilaren 18a - 1987ko uztailaren 29a
Oscar Luigi Scalfaro - Amintore Fanfani
Italian Minister of the Interior Itzuli

1986ko abuztuaren 1a - 1987ko apirilaren 18a
Oscar Luigi Scalfaro - Oscar Luigi Scalfaro
Italian Minister of the Interior Itzuli

1983ko abuztuaren 4a - 1986ko abuztuaren 1a
Amintore Fanfani - Oscar Luigi Scalfaro
Minister of Education Itzuli

1972ko ekainaren 26a - 1973ko uztailaren 8a
Riccardo Misasi Itzuli - Franco Maria Malfatti
Italian Minister of Transports Itzuli

1972ko otsailaren 18a - 1972ko ekainaren 26a
Italo Viglianesi - Aldo Bozzi
Italian Minister of Transports Itzuli

1968ko ekainaren 25a - 1968ko abenduaren 13a
Oscar Luigi Scalfaro - Luigi Mariotti Itzuli
Italian Minister of Transports Itzuli

1966ko otsailaren 24a - 1968ko ekainaren 25a
Angelo Raffaele Jervolino - Oscar Luigi Scalfaro
Italiako Errepublikako diputatua


member of the Constituent Assembly of Italy Itzuli

Bizitza
Izen osoa Oscar Luigi Scalfaro
Jaiotza Novara1918ko irailaren 9a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1918ko irailaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2012ko urtarrilaren 29a)
Heriotza Erroma2012ko urtarrilaren 29a (93 urte)
Hezkuntza
Heziketa Università Cattolica del Sacro Cuore Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Erroma
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia
Italiako Alderdi Demokratikoa
Signature of Oscar Luigi Scalfaro.png

BiografiaAldatu

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Milango Unibertsitate Katolikoan. Benito Mussoliniren gobernu faxistaren garaian, erregimenaren aurkakoen zerbitzura lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, fiskal gisa hasi zen lanean. Katoliko suharra izanik, Kristau Demokrazia alderdiaren jarraitzaile nagusietako bat izan zen, alderdiaren sortzaile Alcide de Gasperiren agintaldian, eta Parlamentuko kide hautatu zuten 1946an.

Harrezkero beti izan da parlamentari, presidentetza lortu zuen arte. 1950eko hamarraldian Lan ministerioko idazkariorde izendatu zuten, eta hurrengoetan Garraioetako ministro, Hezkuntzako ministro (Andreottiren agintaldian) eta Barne Arazoetako ministro (Bettino Craxiren agintaldian) izan zen. Une zailetan hartu zuen presidentetza, mafiaren aurkako borrokarako izendatu zuten epaile berezi baten hilketaren ondoren, Giovanni Falconeren hilketaren ondoren hain zuzen, eta politikarien artean ustelkeria nagusi zen garaian.

Italiako herriak bozketa-sistema berri baten alde bozkatu zuenean 1993ko erreferendumean, Scalfarok Parlamentua desegin zuen, eta hauteskundeak deitu zituen hurrengo urterako. Hauteskunde haietan Silvio Berlusconi atera zen garaile. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Italia gobernatzen aritu ziren politikarietako askok aulkia galdu zuten, eta Italiako politikan nagusi izan ziren alderdiek garrantzia galdu zuten. Scalfarok, beharrezkoa izan balitz, Parlamentua desegiteko, eta lehen ministroak gehiengoa galtzen bazuen, beste bat izendatzeko eskubidea gorde zuen. Scalfaro presidentearen agintaldian Italiako politikak bide zuzena hartu zuen ostera pixkana-pixkana, 90eko hamarraldiaren hasierako eskandalu larrien ondoren. 1999an, Carlo Azeglio Ciampi hautatu zuten presidente, Scalfaroren ordez. Ordutik aurrera, biziarteko senataria izan zen.

Scalfarok Etiopiara 1997an egindako bisitaldi batean, barkamena eskatu zuen armada italiarrak herrialde hura inbaditu zuenean, 1935ean, han egindako sarraskiengatik.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Luigi Scalfaro