Desoio

Nafarroa Garaiko udalerria

Desoio[3] ([des̺o.io]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 83 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora dago.

Desoio
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Desoioko bandera
Bandera

Desoioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Desojo
AlkateaLuis Mendiano Mendiano (UPN)
Posta kodea31229
INE kodea31079
Herritarradesoioar
Geografia
Koordenatuak42°35′17″N 2°16′33″W / 42.5881°N 2.2757°W / 42.5881; -2.2757
Azalera14,12 km²
Garaiera516 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria72 (2023:  4)
alt_left 35 (%48,6)(2019) (%61,1) 44 alt_right
Dentsitatea5,2 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,32
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,2 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,40 (2018: %2,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.desojo.es/

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, NA-7200 errepidean, Santsol-Esprontzeda norabidean.

Desoiok Mendaza eta Mirafuentesekin egiten du muga iparraldean, Muesekin ekialdean, Esprontzedarekin mendebaldean, eta Armañantzas, Torres del Rio eta Santsolekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Desoioko klima mediterraniar kontinentala da, urteko batez-besteko tenperatura 11 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 80 eta 100 egun euritsu izaten dira.

Jatorrizko landareditik ez da ezer geratzen. Zuhaitz bakarrak, laborantza lur moduan erabilitakoez gain, ibaiaren ertzean hazten diren pinu eta makalak dira. Dena den, zuhaitz hauek hamar hektarea baino gutxiago hartzen dute.

Demografia aldatu

Desoioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Desoion.

Politika aldatu

Udaletxea aldatu

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 3

Udal hauteskundeak aldatu

2003an bezala, Desoioko alkatea UPN alderdiko Luis Mendiano Mendiano aukeratu zuten 2007ko udal hauteskundeetan, botorik gehien atera zuena izan ez bazen ere. UPNk lau zinegotzi lortu zituen eta Agrupación Electoral San Pedro Melgar delakoak bakarra. Zurizko botoak 3 izan ziren botoen %3,16.

Desoioko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Fernando García Lantz (UPN) 62 Bai
Juana Dolores López García (UPN) 59 Bai
Luis Mendiano Mendiano (UPN) 59 Bai
Angel Ortigosa Nicolas (UPN) 58 Bai
Begoña Beramendi Egilatz (San Pedro Melgar) 33 Bai
Victorino Alvarez de Eulate Mendiluze (San Pedro Melgar) 30 Ez

2011n emaitza bertsua eman zen: UPNk 4 zinegotzi (eta Mendianok alkatetza), San Pedro Melgarrek bakarra; biek boto gutxiago jaso zuten errolda ere beheraka ari den herrixka honetan[4].

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Desoioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
1979 1983
1983 1987
1987 1991
1991 1995
1995 1999
1999 2003
Luis Mendiano Mendiano 2003 2007 UPN
Luis Mendiano Mendiano 2007 2011 UPN
Luis Mendiano Mendiano 2011 2015 UPN
Asier Mancisidor Guerrero[5] 2015 2019 Independenteak
Francisco Javier Perez Lanz[5] 2019 Jardunean Desojo Adelante[6]

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Desoio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,97k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak aldatu

Desoio, "Jurramendi Mankomunitateko" eta "Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

Desoio muino txiki baten gainean eraikitako herrixka da, kale nagusi baten inguruan auzoko etxe eta kaleak eratuz. Herriko gunerik altuenean Andre Mariaren eliza dago, estilo gotiko berantiarrean eraikia XVI. mendean. Elizaren oinarria gurutze forma tipikoa dauka. Sarrera eta dorrea XVIII. mendean eraiki ziren.

Etxeen eraikuntzari dagokionez, forma sinpleko etxeak nagusi dira, nahiz eta eraikuntza batzuek euren fatxadak XVII. mende eta XVIII. mendeko blasoiez edertzen dituzten. Herriaren sarreran, Erdi Aroan gaizkileei zigorra emateko erabiltzen zuten lekua mantentzen da oraindik.

Desoioar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Emaitzak Berrian[Betiko hautsitako esteka].
  5. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  6. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa