Esprontzeda

Nafarroa Garaiko udalerria


Esprontzeda[3] ([es̺pronts̻eða]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 119 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 75 kilometrora dago.

Esprontzeda
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Esprontzedako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Espronceda
AlkateaÁngel María Fernández Azpilikueta
(San Vicente)
Posta kodea31228
INE kodea31096
Herritarraesprontzedar
Geografia
Koordenatuak42°35′53″N 2°18′09″W / 42.598055555556°N 2.3025°W / 42.598055555556; -2.3025
Azalera9 km²
Garaiera537 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria108 (2023:  3)
alt_left 46 (%42,6)(2019) (%53,7) 58 alt_right
Dentsitatea12,27 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 28,62
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,70 (2018: %3,43)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.espronceda.org

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Arabako mugatik gertu. NA-7200 errepidean dago, Santsoleko norabidean.

Esprontzedak Torralba del Rio eta Mirafuentesekin egiten du muga iparraldean, Desojorekin ekialdean, Torralba del Rio eta Bargotarekin mendebaldean, eta Armañantzasekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Esprontzedako klima, mediterraniar kontinentala da, urteko batez besteko balioak honakoak dira: 11 graduko tenperatura, eta 600-1.000mm bitarteko prezipitazioak. Urteroko egun euritsuak 80 inguru dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriaren iparraldeko gune menditsuenean.

Nekazaria eta gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko landaredia bost hektarea arte, eta birlandatutako pinuetara mugatzen da. Zuhaitz hauek, olibondo eta bestelako laboreak dauden lurren artean hazten dira.

Historia aldatu

Esprontzedako udalaren mugetan Pedrigosako historiaurreko aztarnategia dago. Jaurerria duela mende askotatik, 1323an herritarrek Morentingo Gonzalo Martinezi jaurerria erosi zioten, eta Nafarroako Carlos I.a erregeak Vianako forua eman zien esprontzedatarrei.

1847an herriak eskola zeukan. Maisua, sakristaua eta udaletxeko idazkaria zen aldi berean. 1833 eta 1839 urteetako Gerra Karlistan udalerrian zegoen mendi bakarra goldatu zen. XX. mendean uruna egiteko errota zegoen herrian.

Maximo Ruiz de Gaona zientzialari ospetsua bertan jaio zen 1902an.

Demografia aldatu

Esprontzedako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,38a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2007an ez zen hauteskunderik izan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[4]. Hori dela eta 2003koetan UPNren izenean aurkeztu zen Jose Luis Fernandez Irisarrik karguan segitu zuen.

2011n bi hautesle elkarte independente aurkeztu ziren: San Vicenteren 4 kide (haien artean alkate bihurtu zen Angel Maria Fernandez Azpilicueta) eta Agrupación Independiente de Espronceda (AIE) izenekoaren beste bat zinegotzi atera ziren.

Esprontzedako Udala 2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
San Vicente 63 4
AIE 39 1

Udaletxea aldatu

Esprontzedako udaletxeko idazkaria Torres del Rio eta Azueloko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Picota Kalea, 2

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Esprontzedako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
1979 1983 PSE
1983 1987 Independenteak
1987 1991 PSN
1991 1995 UPN
1995 1999 UPN
1999 2003 Independenteak
Jose Luis Fernandez Irisarri 2003 2007 Independenteak
Jose Luis Fernandez Irisarri 2007 2011 Kudeaketa batzordea
Angel Maria Fernandez Azpilicueta 2011 2015 San Vicente
Angel Maria Fernandez Azpilicueta[5] 2015 2019 PSN
Lizhet Jhoana Cerpa Paredes[5] 2019 Jardunean Agrupacion Independiente de Espronceda[6]

Jaiak eta ospakizunak aldatu

  • Herriko jaiak San Miguelen omenez ospatzen dira irailaren 29tik irailaren 26ra.
  • Mendekoste egunean, herritarrak Kodesko Ama Birjinaren santutegira joten dira erromerian.
  • San Isidro egunean, maiatzaren 15ean, prozesioa antolatzen da herritik, inguruko laborantza lurretara. Abadeak, lurrak bedeinkatu eta herrira bueltatzen dira. San Roke eta San Miguel egunetan ere prozesioak antolatzen dira.

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Esprontzeda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,22k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak aldatu

Esprontzeda "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak aldatu

San Bizente Martiriaren eliza, XVI. mendearen bigarren erdian eraikia. Elizak nabe bakarra dauka, poligono itxurako aurrealdea, eta ganga estaldura. Parrokiako dorrea XVII. mendean egin zuten. Landako Ama Birjinaren baseliza bestalde, herriaren kanpoaldean dago.

Eraikuntza zibilari dagokionez, Azedotarren jauregia nabarmentzen da, XVII. mendean harlanduz eginiko eraikina.

Esprontzedar ospetsuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  6. «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
  7. «RUIZ DE CABAÑAS CRESPO, Juan Cruz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  8. «Ruiz de Gaona Leorza, Máximo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa