Miguel Ángel Buen
politikari espainiarra
Miguel Ángel Buen Lacambra (Ardisa, Zaragoza, 1947ko urriaren 14a) euskal politikaria da. VI. eta VIII. legealdietan PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan zen. Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusietan talde sozialistaren buru ere izan zen. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Segurtasuneko Sailburuordea izan zen. Lanbide Heziketako ikasketak ditu, metalezko eraikuntzen adarrean.[1]
Errenteriako alkatea izan da hainbat urtez. Pasaiako Portuko Agintaritzako lehendakari da 2009ko ekainaren 16az geroztik (1998an ere izan zuen kargu hori, hiru hilabetez).[2] Kargu horretatik, Pasaiako portuko kanpo ditxoaren proiektua bultzatzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ EFE agenzia: «Miguel Buen, un socialista forjado al frente de la Alcaldía de Rentería», El Mundo, 2005-05-17.
- ↑ Miguel Angel Mata: «Miguel Buen, nuevo presidente del puerto de Pasajes», Diario Vasco, 2009-06-17, Pasaiako Portuko Agintaritzaren webgunetik hartua.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |