Ireki menu nagusia

Emmanuel Levinas

Emmanuel Lévinas» orritik birbideratua)

Emmanuel Levinas (Kaunas, Lituania, 1906ko urtarrilaren 12a - Paris, Frantzia, 1995eko abenduaren 25a) lituaniar jatorriko frantses filosofoa izan zen.

Emmanuel Levinas
Emmanuel Levinas.jpg
Bizitza
Jaiotza Kaunas1906ko urtarrilaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa askenazia
Heriotza Paris1995eko abenduaren 25a (89 urte)
Hobiratze lekua Cimetière de Pantin Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Friburgoko Unibertsitatea
Estrasburgoko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Jacques Colette Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Jacob Gordin Itzuli
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, unibertsitateko irakaslea, ethicist Itzuli eta idazlea
Enplegatzailea(k) University of Poitiers Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Friburgoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak Martin Heidegger eta Jean-Paul Sartre
Kidetza Academia Europaea Itzuli
IMDb nm5582770

BiografiaAldatu

Estrasburgon egin zituen filosofia-ikasketak, eta Friburgon Heidegger eta Husserlen eskoletara joan zen. Harrezkero, fenomenologia onartu eta filosofia hori Frantzian zabaltzen lagundu zuen. Israeldarren Ekialdeko Eskola Normalaren zuzendari izan zen, eta filosofia-irakasle ere bai Poitiers, Paris-Nanterre eta Sorbonako unibertsitateetan.

Levinasen pentsamendua zentzu erlijioso eta metafisikoez beterik dago. Aniztasunaren eta desberdintasunaren defendatzailea izanik, eztabaida etengabeak izan zituen hegeliar kutsuko totalitarismoekin. Haren lan nagusiak dira: De l´existence à l´existant (1947, "Izatetik izatedunarengana"); Le Temps et l´Autre (1948, "Denbora eta Bestea"); Totalité et Infini (1961, "Osotasuna eta mugagabetasuna"); Difficile Liberté. Essais sur le judaïsme (1963, "Askatasun korapilatsua. Judaismoari buruzko saiakerak"); Humanisme de l´autre homme (1972, "Beste gizonaren humanismoa"); "Maurice Blanchoti buruz" (1975); "Etika eta mugagabetasuna" (1982) eta Hors sujet (1987).

ErreferentziakAldatu