Medici, Florentzian, XV. mendetik 1737 arte, aginpidean egon zen Italiako familia izan zen. Oso aberats egin ziren merkatari eta bankari lanen bidez, eta ezkontza bitartez Europako familia nagusietako kide egin ziren; Medicitarrak izan ziren hiru aita santu (Leon X.a, Klemente VII.a eta Leon IX.a) eta Frantziako bi erregina (Katalina eta Maria). 1532 arte Florentziako Errepublikari eutsi bazioten ere, Medicitarrek kontrolatzen zuten gobernua, nahiz eta kargu ofizialik izan ez. Florentziatik erbesteratu behar izan zuten 1433-1434, 1494-1512 eta 1527-1530 urteetan. Babes handia eman zieten artistei, Pizkundea abiarazten lagundu zuten eta, era horretan, Florentzia Europako kultura zentro egin zuten[1].

Medici
Datuak
Motanoble family (en) Itzuli eta Errege-familia
HerrialdeaFlorentziako Dukerria
Jarduera
KidetzaCompagnia de' Magi (en) Itzuli
Osatuta
Zeren jabe

Historia aldatu

Jatorri xumekoa (abizenaren erroa ez da ezagutzen, ziur asko "mediku" lanbidea islatuz), familiaren hasierako boterea, banketxeetatik sortu zen. Medici Banketxea, Europako oparo eta errespetatuenetako bat izan zen. Oinarri honekin, botere politikoa hartu zuten, lehenik Florentzian, eta, ondoren, Italia eta Europa osoan.

Joan Medicik, familiako lehen bankaria izan zenak, florentziar gobernuaren gaineko familia eragina hasi zuen, baina Medicitarrak errepublikako gobernari ez-ofizial bihurtu ziren 1434an, bere seme Cosme Medicik "Maisu Handi" titulua hartzen duenean, familiako adar nagusiak (Cosmeren ondorengoek eratutakoa), Florentzia gobernatu zuen Florentziako lehen dukea izan zen Alessandro Medici 1537an hila izan zen arte.

Boterea, ondoren, Medicitarren adar txikira pasa zen (Lorentzo Mediciren ondorengoak), Giovanni Bicciren seme txikia zena, bere herenbiloba Cosme I.a Medici Handiarekin hasiz. Medicitarren botererako igoera, xehetasunez kontatua izan zen Benedetto Deiren kronikan.

Artea eta arkitektura aldatu

Medicitarren lorpenik handienak, artea eta arkitekturaren arloetan izan ziren, hainbeste, eurek erabili zituzten talentuak, gaur egun, garai kultural hartako erreferentzia nagusiak direla Italian eta Europan.

Joan Bicci Medicik, familiako lehen mezenasa izan zena, Masacciori lagundu zion, eta Florentziako San Lorentzo Elizaren berreraikuntza agindu zuen. Cosme Medicik, artista nabarmenak babestu zituen, Donatello eta Fra Angelico horien artean. Medicitarren "lorpenik" nagusiena historian zehar, Michelangelo izan zen, lan batzuk egin zituena familiako kide ezberdinentzat, Lorentzo Bikainarekin hasiz. Arkitektura lanen kontratistak eta mezenas artistikoak izateaz gain, Medicitarrak, bildumagile porrokatuak ere izan ziren, gaur egun Florentziako Uffizi Galeriaren bilduma nagusia osatzen duten lan ugari bilduz.

Arkitekturari dagokionez, Florentziako zenbait eraikin aipagarriren arduradunak dira, Uffizi Galeria, Pitti jauregia, Belvederea, Boboliko lorategiak eta Medici jauregia kasu.

Kide aipagarriak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu