Elisabet Borboikoa
politikari frantziarra
Elisabet Borboikoa, Elisabet Nafarroakoa edo Elisabet Frantziakoa (Fontainebleauko jauregia, 1602ko azaroaren 22a – Madril, 1644ko urriaren 6a) Frantzia eta Nafarroako infanta eta Espainiako erregina ezkontidea izan zen.
Elisabet Borboikoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1621eko martxoaren 31 - 1640ko abenduaren 1a ← Margarita Austriakoa - Luisa de Guzmán (en) →
1621eko martxoaren 31 - 1644ko urriaren 6a ← Margarita Austriakoa - Mariana Austriakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Fontainebleau, 1602ko azaroaren 22a | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma Portugalgo Erresuma | ||||
Heriotza | Madril, 1644ko urriaren 6a (41 urte) | ||||
Hobiratze lekua | El Escorial monasterioaren errege kripta | ||||
Heriotza modua | : gaixotasun infekziosoa | ||||
Familia | |||||
Aita | Henrike III.a Nafarroakoa | ||||
Ama | Maria Medici | ||||
Ezkontidea(k) | Filipe IV.a Espainiakoa (1615eko urriaren 8a - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Borboi leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
- Artikulu hau Henrike III.aren alabari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elisabet Nafarroakoa».
Biografia
aldatuHenrike III.a Nafarroakoa erregea eta bere emaztea zen Maria Mediciren alaba izan zen[1].
1615eko abuztuaren 17an Bordelen ordezkarien bitartez Filipe IV.a Espainiakoa ezkondu ondoren, urte bereko azaroaren 25ean Konpantzian elkartu eta berriro Burgosko katedralean ezkontza errepikatu zuten.
Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Maria Margarita (1621)
- Margarita Maria Katalina (1623)
- Maria Eugenia (1625–1627)
- Elisabet Maria Teresa (1627)
- Baltasar Karlos (1629–1646), Asturiasko printzea
- Maria Ana Antonia (1636)
- Maria Teresa (1638–1683), Luis XIV.a Frantziakoa ezkondu zuena.
Olivares konde-dukearen politikaren kontra aritu zen, azkenean hari kargua kentzea lortu zuen arte. Estatuko arazoak trebeki konpontzen jakin zuen, senarra kanpoan zenetan.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Robert Knecht, Renaissance France, genealogies; Baumgartner
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elisabet Borboikoa |