Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa
Karlos I.a[1][2] (ingelesez: Charles I; Dunfermline, Eskozia, 1600eko azaroaren 19a – Londres, 1649ko urtarrilaren 30a) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea izan zen 1625eko martxoaren 27tik 1649an hil zuten arte.
Bizitza aldatu
Jakue I.aren bigarren semea zen. Bere absolutismo politiko eta erlijiozkoarengatik liskarrak izan zituen Parlamentuarekin. 1626-1640 bitartean Parlamenturik gabe gobernatu zuen. Baina Eskozia anglikanoen Prayer Book («Otoitz Liburua») erabiltzera behartu nahi izan zuenean, matxinatu egin zen. Gerra gastuei erantzun ezinik berriro bildu zuen Parlamentua. Hark erregeren laguntzaileak epaitu eta heriotzara kondenatu zituen. Ondorengo gerra zibilean, Oliver Cromwell buru zuten parlamentuzaleek[3] eskoziarrekin bat eginik, Marston Mooren (1644) eta Nesebyn (1645) menderatu zuten erregea. Hura Eskozian babestu zen, baina eskoziarrek Ingalaterrako Parlamentuaren esku utzi zuten. Ihes egin eta beste matxinada bat antolatu ondoren, Parlamentuak hiltzera kondenatu eta Londresko Whitehallen hil zuten 1649ko urtarrilaren 30ean, lepoa moztuta. Windsorko gazteluan ehortzi zuten, 1649ko otsailaren 7an.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
- ↑ Charles Ier. in: Encyclopédie Larousse en ligne. larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-7-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa |
Aurrekoa Jakue I.a Ingalaterrakoa |
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea 1625eko martxoaren 27a–1649ko urtarrilaren 30a |
Ondorengoa Karlos II.a Ingalaterrakoa |