Joana Habsburgo-Jagellon
aristokrata austriarra
Joana Habsburgo-Jagellon (Praga, 1547ko urtarrilak 24-Florentzia, 1578ko apirilak 11) Austriako artxidukesa izan zen. Fernando I.a Habsburgokoak eta Ana Bohemia eta Hungariakoak izan zituzten 15 seme-alabetatik gazteena izan zen, beranduago enperadorea izango zen Maximiliano II.a Habsburgokoaren arreba txikia izateaz gain.
Joana Habsburgo-Jagellon | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Praga, 1547ko urtarrilaren 24a (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Florentzia, 1578ko apirilaren 11 (egutegi gregorianoa) (31 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo basilika |
Heriotza modua | : arazo puerperala |
Familia | |
Aita | Fernando I.a Habsburgokoa |
Ama | Ana Bohemiakoa eta Hungariakoa |
Ezkontidea(k) | Frantzisko I.a Medici (1565eko abenduaren 18a (egutegi gregorianoa) - 1578ko apirilaren 11) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Habsburgo |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ez zuen bere ama ezagutzeko aukerarik izan, hau, Joana jaio eta hiru egunera hil baitzen.
1565eko abenduak 18ean Florentzian ezkondu zen Frantzisko I.a Toscanakoarekin (1541-1587) Medici familiakoa zena. Frantziskorekin honako seme-alaba hauek izan zituen:
- Leonor Medici (1566-1611), 1584an bere lehengusu Vincenzo I.a Gonzaga Mantuakoarekin (1562-1612) ezkondu zena.
- Romola Medici (?-1568)
- Ana Medici (1569-1584)
- Isabel Medici (1571-1572)
- Lukrezia Medici (1572-1574)
- Maria Medici (1573-1642), 1600ean Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoarekin (1553-1610) ezkondu zena
- Felipe Cosme Medici (1577-1582) oinordekoa, oso gazterik hila
- Joana Medici (1578-1583)
Joana Luis XIII.a Frantziakoaren amona eta ama bidezko ondorengotza ugari baten sortzailea izan zen.
Galeria
aldatu-
Joana Habsburgo, Austriako artxidukesa eta Toscanako dukesa handi ezkontidea, 1570ean.
-
Joana bere seme bakarra izan zen Felipe Cosmerekin 1586an. Giovanni Bizzellik egina.