Manuel de la Serna y Hernández Pinzón

gudari espainiarra

Manuel de La Serna y Hernández Pinzón (Lebrija, 1804-Sevilla, 1879ko ekainaren 24a) militar espainiarra, Euskal Herrian karlisten aurka aritu zen. 1877 eta 1878 artean Puerto Ricoko gobernadorea izan zen eta Espainiako senataria. Irungo lehen markesa izan zen.

Manuel de la Serna y Hernández Pinzón


Puerto Ricoko gobernadorea

1877ko urriaren 4a - 1878ko urriaren 25a
Segundo de La Portilla Gutiérrez (en) Itzuli - José Gámir y Maladén (en) Itzuli

Espainiako senataria

1876ko otsailaren 2a - 1878ko ekainaren 3a
Barrutia: Sevillako probintzia

Berorren Maiestate Erregearen Etxeko Gela Militarreko burua

1875eko otsailaren 19a - 1877ko uztailaren 11
Fernando Primo de Rivera y Sobremonte (en) Itzuli - Tomás O'Ryan

Kataluniako Kapitain Orokorra

1872ko otsailaren 22a - 1872ko ekainaren 13a
Eugenio Gaminde (mul) Itzuli - Gabriel Baldrich i Palau (en) Itzuli

Aragoiko jeneral goren

1871ko azaroaren 11 - 1872ko otsailaren 22a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel de La Serna Hernandez y Pinzón
JaiotzaLebrija1809ko abenduaren 18a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1878ko ekainaren 3a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak

Biografia

aldatu

1816ko urtarrilaren 18an sartu zen Espainiako Armadan, Galiziako erregimentuari atxikitako kadete gisa. 1819an Jolox, Comares eta Montefrío-ren kanpainetan parte hartu zuen, eta bertan zauritu zuten, baita Jaéngo zelaietan ere. Aviléseko eta Madroñoko mendietan borrokatu zuen, bestetik, (1820 eta 1824), eta azken horietan preso hartu zuten. Bere jarrerari esker haren nagusien estimua irabazi zuen, infanteriako tenienteorde gradua lortuz.

Lehen Karlistaldian borroka ugarietan hartu zuen parte: Maellaren ezustekoan (1831), Irunberrikoaren defentsan (1835), Donostiako borroketan (1836), Bilboko setioa altxatzean eta Lutxanako guduan; azken borroka horretan ezkerreko hankan larri zauritu zen. Geroago, lehen teniente izatera igaro zen, Barbastroren eta Chivaren ekintzetan borrokatuz (1837ko ekaina eta uztaila bitartean). Kapitain maila jaso zuen. Morellako setion eta Almuniako inguruetan ibili ondoren, Oria jenerala erretiratu ondorengo ekintzetan parte hartu zuen eta komandante gradua eskuratu zuen.

Gerra zibilaren ondoren, zaurietatik sendatzeko zerbitzu aktibotik bereizteko lizentzia lortu zuen. Egoera horretan egon zen 1842ra arte. Hurrengo urtean Sevillaren defentsan parte hartu zuen; horri esker 1851eko abenduaren 12an teniente koronel maila lortu zuen. Beste ekintza batzuk burutu ondoren, 1871ko azaroaren 9an teniente jeneralaren gradua eman zioten, armadan lortu zuen maila altuena. Berriro borroka zelaian, bigarren armadako komandantea izendatu zuten eta Bilboko matxinadaren aurreko borroketan oso parte aktiboa izan zuen. Galdames mendilerroaren erdialdetik eraso egin zuen, Somorrostro ibaiaren eskuineko lerroa eta Portugaleterako trenbide osoa bereganatu zuen. Operazio horretan artilleria karlista guztia eta munizio ugari bahitu zituen.

Handik gutxira artilleriako zuzendari nagusia eta Iparraldeko Hirugarren Armada Gorputzeko buruzagi nagusia izan zen. Karlistena zen Guardiako plaza hartu zuen. San Markoen eta San Martzialen borroka indartsuak egin ondoren, karlistei Irungo blokeoa altxatzera behartu zituen. Alfontso XII.a erregearen aurrean Arga ibaiaren lerroa konkistatu eta okupatu zuen. Horregatik, gobernuak Irungo markes titulua eman zion.[1]

Gerra zibila amaitu ondoren, 1875eko otsailaren 24an, Alfontso XII.aren laguntzailea izan zen, berriro ere artilleriako zuzendari nagusia 1877ko uztailaren 11tik aurrera, eta Puerto Ricoko kapitain nagusia, 1877ko irailaren 16tik 1878ko apirilaren 16ra. 1878an hil egin zen.[2]

Luisa Zuleta eta Gartziarekin ezkonduta egon zen. Bikoteak gutxienez seme bat izan zuen: Fernando de la Serna y Zuleta, Irungo bigarren markesa izan zena.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://boe.es/datos/pdfs/BOE//1875/200/A00167-00167.pdf
  2. Enciclopedia Espasa. 29.liburuki, 918 or. (ISBN 84-239-4529-4).
  3. Salazar y Acha, Jaime de (2001). Estudio histórico sobre una familia extremeña, los Sánchez Arjona. Real Academia Matritense de Heráldica y Genealogía. 190 or. ISBN 84-88833-01-6. [1]

Kategoria

aldatu