Mainzko katedrala

Mainzko katedrala (alemanez: Mainzer Dom), Alemaniako Mainz herrian dagoen katedral bat da. Mainzko katedrala, harearri gorrizko basilika handi eta ikusgarri bat da, baita munduan existitzen diren arkitektura erromanikoko adibiderik azpimarragarrienetako bat ere. Gertu dituen Spirako katedrala eta Wormseko katedralarekin batera, Renania-Palatinatua estatuko Kaiserdome edo Katedral Inperial deritzenetako bat osatzen du.

Mainzko katedrala
Cathedral (Mainz) 2.jpg
Mainz Kaiserdom St. Martin bei Nacht 3.JPG
Innenansicht Mainzer Dom. 04.jpg
MzDomGrundriss.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Renania-Palatinatua
HiriaMainz
Ortsbezirk of GermanyMainz-Altstadt
Koordenatuak49°59′56″N 8°16′26″E / 49.998889°N 8.273889°E / 49.998889; 8.27388949°59′56″N 8°16′26″E / 49.998889°N 8.273889°E / 49.998889; 8.273889
Historia eta erabilera
IrekieraX. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Mainz (en) Itzuli
IzenaMartin Tourskoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Dimentsioak116 (luzera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Katedral honen elementu bereizgarri bat, eraikinaren perimetro osoa inguratzen duen zutabe galeria da, hain zuzen ere, teilatuaren lerroaren azpian.

Katedrala, 975ean eraikitzen hasi zen, Wiligisen ardurapean, Oton II.a enperadorearen agintaldian, honen ondorengoa izan zen Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren erregealdian jarraitu zuen eta 1009an amaitua izan zen, Konrado II.a oraindik adin txikikoa zenean amaitua izan zen. Katedralaren historiako gertakaririk lazgarrienetako bat, 1793an gertatu zen, Frederiko Gilen II.a Prusiakoaren soldaduek, okupatutako lurralde guztia bereahal berreskuratu zutenean, oso gotortuta zegoen Mainz izan ezik. Setio luze baten ondoren, non hiriaren zati handi bat suntsitua izan zen, Prusia eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko tropek, hiria konkistatu zuten 1793ko uztailak 2an. Mainzko Errepublika, honela, desagertu egin zen, eta jakobinoak, 1795 arte jazarriak izan ziren, urte horretan, hiria, Frantziaren kontrolpera pasa zenean.

HistoriaAldatu

Erdi AroaAldatu

Wiligisek (975-1010), inperioa desagertzetik salbatu zuena Oton II.a oraindik adin txikikoa zenean, Mainzen merkataritza bultzatu zuen, bere sagaratze egunean erre zen katedral bat eraiki zuen, eta, aita santuagandik, Inperioko sinodo guztiak presiditzeko eskubidea lortu zuen, baita aukeratutako erregearen koroatzea ere. Aribok izan zuen paperik garrantzitsuena Konrado II.aren aukeraketan. Bardok (1031-1051 amaitu zuen Wiligisek 1037an hasitako katedral berria.

GaleriaAldatu

Kanpo estekakAldatu