2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia
2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia urriaren 21 eta abenduaren 16 bitartean ospatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XIII. edizioa izan zen eta bertan, Euskal Herriko 36 bertsolarik hartu zuten parte. Txapelketak guztira 12 saio izan zituen, horien artean 5 final-laurden, 6 finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 18an jokatu zen Donostiako Belodromoan eta Andoni Egañak irabazi zuen, bere hirugarren txapela lortuz.
2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Parte-hartzaileak | 36 bertsolari |
Finala | Donostiako Belodromoa (2001eko abenduaren 16an) |
Txapelduna | Andoni Egaña |
Txapeldun ordea | Maialen Lujanbio |
Parte-hartzaileakAldatu
Guztira 36 bertsolarik, 7 epailek eta 9 gai-jartzailek hartu zuten parte.
BertsolariakAldatu
Gai-jartzaileakAldatu
- Asier Ibaibarriaga
- Bernardo Mandaluniz
- Igor Aldanondo
- Ixak Etxeberria
- Josu Goikoetxea
- Laxaro Azkune
- Manuel Olano
- Mikel Taberna
- Saroi Jauregi
EpaileakAldatu
SaioakAldatu
- Kanporaketak: Donibane Garazi, Legazpi, Amurrio, Lesaka eta Elorrion izan ziren.
- Finalaurrekoak: Etxarri-Aranatz, Markina-Xemein, Azpeitia, Hendaia, Bilbo eta Tolosan izan ziren.
FinalaAldatu
Finala Donostiako Belodromoan jokatu zen. Sailkaturiko zazpi bertsolariei Andoni Egaña gehitu zitzaien. Goizeko saioa 11:00-tan hasi zen eta arratsaldekoa 16:30-tan. Buruz burukoa Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok jokatu zuten. Honako hau izan zen azken sailkapena:
Postua | Bertsolaria | Puntuazioa |
---|---|---|
Txapelduna | Andoni Egaña | 1922,00 |
2 | Maialen Lujanbio | 1906,50 |
3 | Aitor Mendiluze | 1274,50 |
4 | Jon Maia | 1257,50 |
5 | Sustrai Colina | 1256,50 |
6 | Unai Iturriaga | 1252,00 |
7 | Igor Elortza | 1235,50 |
8 | Jexux Mari Irazu | 1222,00 |