Ornitorrinkus hiru sortzaile euskaldunen artean 2006 eta 2008 bitartean ondutako proiektua izan zen. Maialen Lujanbio bertsolaria, Judith Montero musikaria eta Xabier Erkizia soinu artista izan ziren hiru lagun horiek. Zuzeneko emanaldiak antolatu zituzten batik bat, baina 2010ean diskoa ere kaleratu zuten, liburu batekin hornitua.

Ornitorrinkus
Maialen Lujanbio, Judith Montero, Xabier Erkizia taldearen
Argitaratze data2010
Musika motaEsperimentala
HizkuntzaEuskara

Ornitorrinkus honela definitu zuten bere sortzaileek: "Musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena"[1].

Kredituak aldatu

Kantu zerrenda aldatu

  1. logika ariketa
  2. belarri ninia
  3. aurre juzku harri kozkor
  4. balu bihotzik
  5. izateko baimen eske
  6. erritma
  7. hain hurbil eta hain urrun
  8. galderabaki
  9. proto-kanta: esistitzen ez den herrialde bateko sehaska kanta
  10. argilun: hizkuntza komun baten bila 1
  11. ez egin lorik basuan
  12. hizkuntza komun baten bila 2

Erreferentziak aldatu

  1. «Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia: "Ornitorrinkus"» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  2. (Ingelesez) «ornitorrinkus - Ornitorrinkus» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).

Kanpo estekak aldatu