Murillo (Longida)

Longidako kontzejua, Nafarroa Garaian
Longida-Murillo» orritik birbideratua)
Artikulu hau Longidako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murillo (argipena)».

Murillo[1][a] edo Murelu[2][b] —edota, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Murillo Longida[c] edo Murelu Longida[d]Longida ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Murillo
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe bat


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLongida
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Murillo de Lónguida/Murelu-Longida
Burua
(2019-2023)
Martin Huarte Ollo
(kontzejuburua)
Posta kodea31481
Herritarramurilloar, mureluar
Geografia
Koordenatuak42°44′54″N 1°21′49″W / 42.74833°N 1.36361°W / 42.74833; -1.36361
Azalera2,65 km²
Garaiera471 metro
Distantzia28,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria30 (2022:  −1)

2022 urtean 30 biztanle zituen.

Bertako biztanleak murilloarrak edo mureluarrak dira.

Izena aldatu

Murillo edo Murelu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[3]

  • Murieyllo de Longuida (1268)
  • Murillo cabo Artasso (1280)
  • Murieyllo (1330)
  • Murieillo (1336)
  • Murillo (1534)
  • Murillo'de Os' (1587)
  • Murillo (1767)
  • Murillo cabe Artaxo (1829)
  • Murelu (1998)

Ezaugarriak aldatu

Armarria aldatu

Murilloko armarria Longida armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[4]

« Hondo urdin batez eta aurrean bihotz urreztatu batez osatuta dago, metal bereko barra-zirkulu batez inguratua »

Geografia aldatu

Murillo Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima aldatu

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak aldatu

      Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.5 22.0 25.0 29.0 35.0 40.0 40.0 40.0 36.0 30.0 23.0 17.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.5 14.3 16.7 20.9 25.8 28.5 28.6 24.0 19.1 12.3 9.1 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 6.1 9.2 11.5 15.2 19.5 21.8 21.9 17.9 14.0 8.5 5.4 13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.5 1.7 4.1 6.3 9.5 13.1 15.2 15.3 11.9 8.9 4.7 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -3.1 -1.5 0.8 3.3 7.7 10.2 10.1 6.5 2.5 -1.8 -4.0 -4.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 101.3 87.3 83.7 81.1 70.1 54.3 39.4 32.4 65.7 78.7 103.9 91.1 888.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 70.0 44.8 46.8 67.5 50.6 57.8 58.5 90.0 107.0 82.5 45.8 86.5 107.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.1 12.6 12.0 13.6 12.7 8.0 6.2 6.5 8.5 11.7 15.2 14.6 135.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 2.4 1.6 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Antzinako jaurerria izan zen, eta 1280an honako prestazio hauek zor zituen: 2 kahitze gari, beste horrenbeste garagar eta oloa, 16 gaileta ardo petxa bezala, 2 kahitze eta erdi gari, beste horrenbeste garagar eta olo eta 20 gaileta ardo afari gisa, eta cahiz 1 garia lapurtzea otsoaren truke. Joan II.ak Joan Beorlegi ezkutariari eman zion (1476).

Demografia aldatu

2022 urteko erroldaren arabera 30 biztanle zituen Murillok.[6]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
31 29 29 31 29 33 28 26 26 34 34 34 34 34 53 34 33 33 35 31 31
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika aldatu

Murilloko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Martin Huarte Ollo da.

Kontzejua aldatu

Murilloko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Martin Huarte Ollo da.

Kontzejuburuak aldatu

2011tik, Murillok kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
- 2011 2015
- 2015 2019
Martin Huarte Ollo 2019 jardunean

Garraioa aldatu

Nafarroako Autobus Konpainiak Longida Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]

Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Jaiak aldatu

  • Jasokundeko Andre Mariaren jaiak: irailaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /muríʎo/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /murélu/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  3. /muríʎo lónɣ̞iða/ ahoskatua (laguntza)
  4. /murélu lónɣ̞iða/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Nafarroako Gobernua: Nafarroako Toponimia Ofiziala
  3. «Murillo - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  4. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  5. Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Murelu Longida» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  7. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  8. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu