Li Po

poeta txinatarra

Li Po edo Li Bai (701-762) txinatar olerkaria izan zen, Tang dinastiaren garaian bizi zena. "Poeta hilezkorra" deitutakoa, yue fu izeneko poema fantastikoak dira bere poemarik ezagunenak. Yangtze ibaian mozkorturik ito egin zela uste dute askok.

Li Po

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak李白
JaiotzaSuyab (en) Itzuli701
HerrialdeaTang dinastia
HeriotzaDangtu County (en) Itzuli762 (61 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Li Bai (en) Itzuli
Heriotza modua: itotzea
Familia
AitaLi Ke
LeinuaLi clan of Longxi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera klasikoa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, kanta-idazlea, kaligrafoa eta idazlea
Lantokia(k)Txina (eskualdea)

Musicbrainz: a1a8f59e-a5a3-4152-9fab-a15ab5eff21d Discogs: 4465989 IMSLP: Category:Li_Tai_Po Edit the value on Wikidata

Bizitza eta aroa aldatu

Erdialdeko Asiakoa zen jatorriz, eta baliteke etnikoki guztiz txinatarra ez izatea ere, eskualde haietan Txinako kuturarekin kontaktuan beste ingurune etniko batekoa baizik (pertsiar, turkiar...)[1].

Suyab izeneko hirian bizi izan zen umetan, gaur egun Kirgizistan den lurretan, baina nerabezara, merkatarien bere familiarekin, Sichuan eskualdean igaro zuen.

Tang garaia izan zen poesia txinatarraren urrezko aroa, eta hartan gehien nabarmendu zirenak Du Fu eta Li Po izan ziren, zeinak bizi zirelarik ere ospetsu izan ziren. Estiloz, ordea, ez zen beste asko bezain "txinatar", beharbada bere jatorriagatik, eta pertsonaia bakartia izan zen: Du Fuk onartu zuen Liren eragina, baina ez beste poeta askok, ezikusiarena egin ziotela dirudi. Bere poesian, halaber, exotikoarenganako erakarmen bat igartzen da.

Tang dinastiako beste poeta esanguratsu batzuk dira:

Tradizioaren arabera, itorik hil zen mozkor gau batez, aintzira batean ilargiaren isla harrapatzeko ahaleginean[2].

Euskaraz aldatu

1982. urtean Idatz&Mintz literatura aldizkariaren separata edo eskuliburu gehigarri gisa argitaratu zen Joseba Sarrionadiak atondutako LI PO poema batzu lana[3].

Maiatz aldizkarian bi olerki euskaratu zituen 1985ean Itxaro Bordak. Hona bat, 靜夜思 edo Gaueko pentsakizun isilak[4], Bordak Nostalgia izenburuarekin emana[5]:

床前明月光,   Ohe aurrean ilargi betea dago;

疑是地上霜,   lurrak izotz zuriz jantzia dirudi.

舉頭望明月,   burua altxatzen dut ilargiari sogiteko

低頭思故鄉。   apaltzen dudanean sor herriari pentsatzen dut.

Mandarin dotore liburuan (2003) Rafa Egigurenek itzulita Li Poren poema batzuk jaso ziren, Tang dinastiako beste autore batzuekin batera[6].

Armiarma Proiektuaren itzulpenen Euskarara Ekarriak atalak beste itzulpen batzuk ere zerrendatzen ditu[2].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Beckwith, Christopher I., 1945-. (2009). Empires of the Silk Road : a history of Central Eurasia from the Bronze Age to the present. Princeton University Press ISBN 978-0-691-13589-2. PMC 229467524. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  2. a b «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  3. Joseba Sarrionandia “LI PO poema batzu” (1982) : ataramiñe. (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  4. eastasiastudent.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  5. «Ibinagabeitia Proiektua / Maiatz 10 (1985-abendua)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  6. Egiguren, Rafa. (2003). Mandarin Dotore. Gaztelupeko Hotsak.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Li Po


  Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.