Jon Iñaki Lasa

euskal idazlea

Jon Iñaki Lasa (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1963ko irailaren 14a - ) euskal idazlea eta poeta da. Gaztetan hasi zen idazten; hemeretzi urterekin Alizia eta biok (1982) poema liburua argitaratu zuen eta handik bi urtera, 1984an, Andaluziari ene bilduma.[1]

Jon Iñaki Lasa

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1963ko irailaren 14a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakFuntzionarioa, katedraduna eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 82

Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua, Gasteizko Kandela literatur taldearen sortzaile izan zen Jon Iñaki Lasa. 2001ean Galeusca literatur jardunaldietan parte hartu zuen (Pontevedran, Galizian),[2][3][4] eta 2002tik 2006ra, Komatxo artean literatur saioaren zuzendari eta aurkezle izan zen Bizkaia Irratian.[5] Hizkuntza eta literatura irakasle izan da UNEDen, Lea Artibai Ikastetxean eta Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzan egiten du lan.[6]

2017an poesiara itzuli da eta Bidaiak argitaratu du Pamiela argitaletxearekin. Jose Mari Lasa osaba poeta izan omen da liburuaren bultzatzailea.[7]


Lanak aldatu

Poesia aldatu

Andaluziari ene bilduma
Fitxategi:.jpg
Azaleko koadroa: Magritte-ren La victoire
Audioa
Jon Iñaki Lasa, Andaluziari ene bilduma liburuko Heautontimoroumenos poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data1984
GeneroaPoesia
Orrialdeak93
ISBN84-398-2290-1
Bidaiak
Fitxategi:Bidaiak (liburua).jpg
Azala: Iñigo Arregi. Biribiltasuneko bidaia magikoa
Audioa
Jon Iñaki Lasa, Bidaiak liburuko Anouhskaren urtebetetzean poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2017
GeneroaPoesia
Orrialdeak78
ISBN978-84-9172-004-1

Itzulpenak aldatu

Bestelakoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. L'Associació d'Escriptors en Llengua Catalana. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  2. (Gaztelaniaz) Comparte Libros. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  3. (Katalanez) L'Associació d'Escriptors en Llengua Catalana. (Noiz kontsultatua: 2017-10-04).
  4. (PDF) AELG (Asociación de Escritores en Lingua Galega). (Noiz kontsultatua: 2017-10-04).
  5. Erostarbe, Gorka. (2017-09-13). «Poesia arnasarako bidaia denean» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
  6. Pamiela argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  7. Felix Ibargutxi, Isilaldi oso luze baten ostean, bueltan da Jon Iñaki Lasa. El Diario Vasco, 2017-09-13.
  8. Juaristi, Ion. «Y de perfil» (PDF) Zurgai (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
  9. «Jon Iñaki Lasa: Aspertua nago gauzak goxoegi esaten» Argia 1984-09-30 (Noiz kontsultatua: 2017-09-12).

Kanpo loturak aldatu