Ireki menu nagusia

Luoyang (txinera sinplifikatuz: 洛阳; pinyineraz: Luòyáng), Henan probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.549.941 biztanle ditu 2010eko erroldaren arabera eta 15.208 kilometro koadroko azalera. Luoyangen metropoli eremuan ia bi milioi biztanle izatera iristen dira. Txinako lau hiriburu historikoetako bat da eta hiriburu izan zenean Zetaren Bidea bertaraino iristen zen[1].

Luoyang
 Txinako Herri Errepublika
China Luoyang.png
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHenan
Izen ofiziala 洛阳市
Лоян
Чжунцзин
Сицзин
Лоян
Дунцзин
Дунду
Шэньду
Дунду
Дунцзин
Лоян
Posta kodea 471000
Geografia
Koordenatuak 34° 39′ 31″ N, 112° 25′ 28″ E / 34.65867°N,112.42447°E / 34.65867; 112.42447Koordenatuak: 34° 39′ 31″ N, 112° 25′ 28″ E / 34.65867°N,112.42447°E / 34.65867; 112.42447
Luoyang hemen kokatua: Txina
Luoyang
Luoyang
Luoyang (Txina)
ChinaHenanLuoyang.png
Azalera 15208 km²
Altuera 144 m
Mugakideak Zhengzhou
Demografia
Biztanleria 6.549.941 bizt. (2010)
Dentsitatea 430,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 379
Ordu eremua UTC+08:00
Hiri senidetuak Leskovac Itzuli, Okayama, Tours, Plovdiv, Togliatti eta Sukagawa Itzuli
www.ly.gov.cn/

EtimologiaAldatu

Luoyang izenak Luo ibaiaren iparraldeko ertz eguzkitsuari egiten dio erreferentzia, yang hitzak "eguzkitsua" esan nahi baitu. Ibaia mendebaldetik ekialdera doanez hegoaldean kokaturiko eguzkiak iparraldea argitzen baitu. Historian zehar beste hainbat izen ere izan ditu, Dongdu (东都, "ekialdeko hiriburua", Tang dinastian), Xijing (西京, "mendebaldeko hiriburua", Song dinastian), Jingluo (京洛, "hiriburu nagusia"). Wu Zetian enperadorearen agintaldian, Shendu izan zen (神都 "hiriburu sakratua").

HistoriaAldatu

Hasierako hiriakAldatu

Luoyang Neolito garaitik populatua izan da. Luo eta Yi ibaiak elkartzen diren gunea Txinaren erdigune geografikoa kontsideratua izan da eta K.a. 2070 urtean Xia dinastiak ibai bien arteko eremuan ezarri zuen bere hiriburua, Zhenxun (斟鄩) izena eman ziona. K.a. 1600 urtean Tang dinastiak aurrekoa garaitu eta Bo (西亳) hiria eraiki zuen. Honen aztarnak oraindik ikus daitezke Luoyang prefeturan. K.a. 1036 urtan Zhou dukeak Chengzhou (成周) hiria altxatu zuen eta honen aztarnen gainean eraikiko zen gaur egungo Luoyang.

Txinako hiriburuAldatu

K.o. 25 urtean ekialdeko Han dinastiako hiriburua izendatu zuen Guangwu enperadoreak eta aurreneko harresiak (4 x 2'5 km) eta hiriaren erdigunean jauregia eraiki zituen[2]. Hurrengo urteetan unibertsitatea[3] eta behatokiak ezarri ziren. Mendeetan zehar Luoyang izan zen Txinako erreferentziazko hiria, horren adibide dira K.a. 68 urtean eraikitako Zaldi zuriaren tenplua (Txinako aurreneko tenplu budista) edota II mendean Ban Chao enbaxadoreak Louyang Zetaren Bidearen hasiera puntu ezarri izana. 166 urtean Marko Aurelio erromatar enperadorearen misio bat iritsi zen Luoyangera[4].

Hurrengo mendeak kaotikoak izan ziren eta Txinako hiriburu izateko Luoyang eta Chang'an (Xi'an) tartekatu ziren. 311 urtean Xiongnu gerlariek Luoyang ia erabat suntsitu zuten eta 316an gauza bera gertatu zitzaion Chang'an hiriari[5]. 493 urtean Xiaowen enperadoreak Luoyang izendatu zuen berriz ere hiriburu eta Longmen leizeak eraiki zituen, mendiaren horma zulatu eta estatua budistak landu zituen[6]. Gaur egun 30.000 eskulturatik gora aurkitu dira. Indiar monje batek eskatuta Shaolin monasterioa eraiki zuen gaur egungo Dengfeng hirian, bai eta Yongning pagoda ere, Txinako pagodarik garaiena. 604 urtean Sui Yangdi enperadoreak Luoyang berri bat eraiki zuen zaharraren gainean, bere aitak Chang'an hirian egin bezala.

Tang dinastiaren garaian Luoyang-ek Dongdu (东都, "ekialdeko hiriburua") izena hartu zuen eta milioi bat biztanle izatera iritsi zen. Une horretan munduko hiri handiena izan zen[7].

XIII mendetik aurreraAldatu

1271 urtean Kublai Khan mongoliarrak Txina konkistatu eta Yuan dinastia sortu zen. Honek Beijing aukeratu zuen hiriburu izateko eta ordutik aurrera Luoyang-ek ez zuen maila hori berreskuratu. Biztanleria nabarmen jeitsi zen eta konderriko hiriburu arrunta bihurtu zen.

XX mendean japoniarrek Txina inbaditu zutenean denbora tarte labur batez hiriburu bihurtu zen, baina 1949 urtean 75.000 biztanle baino ez zituen. Maoren iraultzaren ondoren industria astunaren gune garrantzitsua bihurtu zen sobietarren laguntzarekin.

Geografia eta klimaAldatu

Luo ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago. Luo ibaia Ibai Horiaren adar bat da. Ingurune menditsua da.

KokapenaAldatu

Prefektura mailako Luoyang hiriaren mugakideak honakoak dira: Azpikonderri mailako Jiyuan hiria iparraldean, Sanmenxia ipar-mendebalde eta mendebaldean, Nanyang hegoaldean, Pingdingshan eta Zhengzhou ekialdean, eta Jiaozuo ipar-ekialdean.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Luoyang)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.1 8.5 14.5 21.9 27.7 32.7 32.4 30.9 26.8 21.6 14.2 8.1 20.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −3.9 −1.9 3.3 9.7 15.1 20.3 23.1 22.1 16.5 10.3 3.6 −2.1 9.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 7.6 13.4 27.1 38.1 52.1 66.3 136.6 100.8 78.5 45.3 26.9 9.6 602.3
Iturria: [8]

Banaketa administratiboaAldatu

BarrutiakAldatu

Hiri eta konderriakAldatu

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage «Silk Roads: the Routes Network of Chang'an-Tianshan Corridor» UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  2. Hymes, Robert (2000) Columbia Chronologies of Asian History and Culture. Columbia University Press. 13 or. ISBN 978-0-231-11004-4.
  3. de Crespigny, Rafe (2017) Fire over Luoyang: A History of the Later Han Dynasty 23-220 AD Leiden: Brill 16-52. or. ISBN 9789004324916.
  4. Hill, John E. (2009) Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries ce BookSurge (Charleston) ISBN 978-1-4392-2134-1.
  5. Grousset, Rene (1970) The Empire of the Steppes Rutgers University Press 56-57. or. ISBN 0-8135-1304-9.
  6. a b (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage «Longmen Grottoes» UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  7. Abramson, Marc (2008) Ethnic Identity in Tang China University of Pennsylvania Press (Philadelphia) ISBN 978-0-8122-4052-8.
  8. Weather China
  9. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage «The Grand Canal» UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.
  10. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage «Historic Monuments of Dengfeng in “The Centre of Heaven and Earth”» UNESCO World Heritage Centre . Noiz kontsultatua: 2019-05-25.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luoyang