Guizhou
Guizhou (贵州 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 176.100 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 39.040.000 biztanle bizi ziren bertan. probintziako hiriburua Guiyang da.
Guizhou (贵州) Guìzhōu Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 贵州省 贵州省 |
ISO 3166-2 | CN-GZ |
Hiriburua | Guiyang |
Gobernuburua | Li Bingjun (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°48′N 106°48′E / 26.8°N 106.8°E |
Azalera | 176,100 km² |
Mugakideak | Sichuan, Yunnan, Guangxi, Hunan eta Chongqing |
Punturik altuena | Jiucaiping (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 35.800.000 (2018) 38.562.148 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2018) |
Dentsitatea | 222 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Lin Shusen |
Etniak | Han %62 Miao %12 Buyi %8 Besteak %18 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.guizhou.gov.cn |
Inguru naturala eta kokapena
aldatuGuizhouk Sichuan probintzia eta Chongqingeko udaltasunarekin egiten du muga iparraldean, Yunnan probintziarekin mendebaldean, Guangxi probintziarekin hegoaldean, eta Hunan probintziarekin ekialdean.
Probintzia menditsua da, baina ekialde eta hegoaldeko guneak nahiko lauak dira. Probintziarekin mendebaldeko zatia Yunnan-Guizhou lautadaren zati da. Probintziako hiririk garrantzitsuenak Anshun, Kaili, Zunyi, Duyun, Liupanshui eta Qingzhen dira. XX. mendearen amaieran, probintziaren erliebe zaila dela eta, herri askok ez zuten errepiderik oraindik.
Erliebe menditsua izateaz gain, kobazulo ugari aurki daitezke probintziaren mendebaldean, Longgong kobazulo sarea esaterako probintziako garrantzitsuenetakoa da.
Klima
aldatuGuizhou Txinako Herri Errepublikako probintziarik euritsuenetakoa da, urteroko egun euritsuak gunerik menditsuenetan 270 baino gehiago dira. Batez-besteko tenperatura 10 eta 20 gradu bitartekoa da urtarrilean, eta 17 eta 28 gradu artekoa uztailean.
Euria urte osoan zehar jausten den arren (2.000mm inguru), prezipitazioen erdia baino gehiago ekaina eta iraila bitartean jausten da, Asia hegoaldeko montzoiarekin batera.
Banaketa administratiboa
aldatuMapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Bijie | 毕节地区 | Bìjíe Dìqū | Prefektura | |
2 | Zunyi | 遵义市 | Zūnyì Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Tongren | 铜仁地区 | Tóngrén Dìqū | Prefektura | |
4 | Liupanshui | 六盘水市 | Liùpánshuǐ Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Anshun | 安顺市 | Ānshùn Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Guiyang | 贵阳市 | Guìyáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Qianxinan (Buyei eta Miao) | 黔西南布依族苗族自治州 | Qiánxī'nán Bùyīzú Miáozú Zìzhìzhōu |
Prefektura autonomoa | |
8 | Qiannan (Buyei eta Miao) | 黔南布依族苗族自治州 | Qiánnán Bùyīzú Miáozú Zìzhìzhōu |
Prefektura autonomoa | |
9 | Qiandongnan (Miao eta Dong) | 黔东南苗族侗族自治州 | Qiándōngnán Miáozú Dòngzú Zìzhìzhōu |
Prefektura autonomoa |
Politika
aldatuGuizhou probintziako gobernadorea Lin Shusen da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Shi Zongyuan da.
Garraioa
aldatuAireportuak
aldatuKokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
GUIZHOU | |||
Anshun | ZUAS | AVA | Anshun Aireportua |
Guiyang | ZUGY | KWE | Guiyang Longdongbao Aireportua |
Liping Hiria | HZH | Liping Aireportua | |
Tongren | ZUTR | TEN | Tongren Daxing Aireportua |
Xingyi | ACX | Xingyi Aireportua | |
Zunyi | ZUZY | ZYI | Zunyi Aireportua |
Kanpo estekak
aldatu- (Txineraz) Gizhouko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |