Asiako literatura kontinente hartan egindakoa da. Nagusiki, aztertuko dugu arabieraz, hebreeraz, hindiz, japonieraz, turkieraz eta txineraz idatzitakoa. Aipatu behar ditugu, halaber, beste hizkuntza batzuetan idatzi duten Asian jaiotako egileak, Rudyard Kipling (India, ingelesez, 1865-1936) edo Marguerite Duras (Vietnam, frantsesez, 1914-1996) kasu.

Rabindranath Tagore, Nobel saria eman zioten Asiako lehen idazlea

Asiako zortzi idazlek eskuratu dute Literaturako Nobel Saria 2018 arte: Rabindranath Tagore (India, 1913), Shmuel Yosef Agnon (Israel, 1966), Yasunari Kawabata (Japonia, 1968), Kenzaburo Oe (Japonia, 1994), Gao Xingjian (Txina, 2000), Orhan Pamuk (2006), Mo Yan (2012) eta Kazuo Ishiguro (2017).

Beste idazle ezagun batzuk hauexek dira: Sun Tzu (Txina, k.a. 544-496), Sima Qian (Txina, k.a. 145-90), Li Bai (Txina, 701-762), Du Fu (Txina, 712-770), Murasaki Shikibu (Japonia, 973-1014?), Matsuo Basho (Japonia, 1644-1694), Yasar Kemal (Turkia, 1923-), Subhash Kak (India, 1947-), eta Takeshi Kitano (Japonia, 1947-).

Hizkuntzakako literatura

aldatu

Liburuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu