Pello Otxoteko
Pello Otxoteko Vaquero (Irun, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 5a - ) euskal idazlea da.
Pello Otxoteko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1970eko otsailaren 5a (54 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zientzia Biologikoetan eta Biokimikan lizentziatua da. Halaber, Filosofia ikasketak egin zituen UNEDen. Egun, irakasle dihardu.
1997. urtean Pasaia Hiria Saria eskuratu zuen poesia arloan, eta urtebete geroago Lasarte Hiria Saria irabazi zuen arlo berean.[1] 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntzarako Koldo Mitxelena beka lortu zuen.
Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolakuntza taldekoa da eta Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere. Halaber, arteliteratura.eu web-aren arduradunetako bat da.
Itzultzaile ere aritu da. José María Mendiola eta Raúl Guerra Garridoren ipuinak itzuli ditu. Horrez gain, 2005. urtean Albert Galvany sinologoarekin batera Li Bai VIII. mendeko poeta txinatarraren antologia bat prestatu eta itzuli zuen txinera klasikotik euskarara zuzenean: Urrutira bidalia (2005, Alberdania).[2]
Lanak
aldatuPoesia
aldatu- Haraindiko begiradaren bila (1999, Bermingham)
- Itzalaren ñabarduretan (2001, Hiria)
- Arnasa galduaren ondarea (2003, Elkar)
- Urrutira bidalia (2005, Alberdania). Itzulpena; txinera klasikotik euskarara.
- Goizalbaren argitan (2007, Erein)[3][4]
- Anphora baita (2010, Alberdania)[5]
- Muga (antología bilingüe) (2016, Gallo de Oro)
- Chillidari gorazarre - Elogio a Chillida (antologia elebiduna) (2017, Balea Zuria)
- Itsas bizimina (2019, Balea Zuria)[6][7][8][9]
Idazle irundarraren lana honako antologietan jasoa izan da, bestalde:
- Euskalduna eta Gaztea. Poesia eta Etorkizuna. Beste sentimentalitatea (2000, Koldo Mitxelena Kulturunea)
- Un puente de palabras. 5 jóvenes poetas vascos (2005, Centro de Lingüística Aplicada Atenea)
- Austriako Literatur und Kritik aldizkariak 2006ko irailean euskal poesiari buruz eginiko alean antologatutako poeta da Pello Otxoteko.
- El Cobaya literatur aldizkariaren 16. alean, 2006ko neguan, euskal poeten artean antologatutako poeta da Pello Otxoteko.
- La musa funámbula: La poesía española entre 1980 y 2005 liburuan ere egiten zaio aipamena, beste euskal poeta batzuen artean.
Sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Otxoteko Vaquero, Pello» Auñamendi (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ «Pello Otxoteko Vaquero» Euskal Idazleen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ Juaristi, Felipe. (2007-10-26). «Maitasunaren argitara» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Asurmendi, Mikel. (2008-07-13). «Handiustea da egia iritsi nahi izatea» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ Ibargutxi, Felix. (2011-02-13). «Zuzen nabigatu nahi baduzu, izar baterantz finkatu norabidea» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
- ↑ «Itsas bizimina kritika» Igor Estankona / Argia 2019-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «Itsas bizimina kritika» Alex Uriarte / Gara 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «Pello Otxotekori elkarrizketa» Igor Estankona / Hitzen uberan 2019-05-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ Iturbe, Arantza. (2019-05-17). «Pello Otxotekoren itsas bizimina (elkarrizketa)» Euskadi Irratia / Arratsean (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ «Lauaxeta saria» Bizkaia irratia 2019-12-02 (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
- ↑ Otxoteko, Pello. (2020). «Elorriaga eta Otxotekoren lanak, Kritika Saridunak» El Diario Vasco (Diario Vasco) (Noiz kontsultatua: 2021-06-06).