Anhui (安徽 txinera sinplifikatuan), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. 139.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 64.610.000 biztanle bizi ziren bertan.

Anhui (安徽)
Ānhuī Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala安徽省
ISO 3166-2CN-AH
HiriburuaHefei
GobernuburuaLi Guoying (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°50′00″N 117°00′00″E / 31.833333333333°N 117°E / 31.833333333333; 117
Azalera139,400 km²
MugakideakHenan, Shandong, Jiangsu, Zhejiang, Jiangxi eta Hubei
Punturik altuenaLianhua Peak (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria60.300.000 (2012)
59.500.510 (2010)
61.027.171 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2012)
Dentsitatea463 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaWang Sanyun
EtniakHan %99
Hui %0,6
Ordu eremuaUTC+08:00
www.ah.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

aldatu
 
Huainan hiriko etorbidea.

Geografikoki nahiko aldakorra da Anhui, iparraldea Ipar Txinako lautadaren zati den bitartean, probintziaren erdialdea Huai He ibaiak zeharkatzen du. Aipaturiko bi gune hauek nahiko lauak dira eta biztanleri dentsitatea oso altua. Hegoaldean bien bitartean, eraikitzeko lur lauak urriagoak dira, erliebe malkartsu eta menditsuaren eraginez. Probintziako mendirik altuena Lotus mendia da (1.873 metro). Probintzia zeharkatzen duten ibairik garrantzitsuenak Huai He ibaia iparraldean eta Yangtze ibaia hegoaldean dira. Lakurik handiena Chaohu lakua da, 800 kilometro koadroko azalerakoa.

Probintziaren mugakideak honakoak dira: Shandong iparraldean, Jiangsu ipar-ekialde eta ekialdean, Zhejiang hego-ekialdean, Jiangxi hegoaldean, Hubei hego-mendebaldean, eta Henan mendebalde eta ipar-mendebaldean.

Anhui probintziako hiriburua Hefei da.

Klima aldakorra da probintziako toki batetik bestera. Iparraldean klima hotzagoa eta lehorragoa da, hori dela eta, Huai He ibaiaren iparraldean urtarrileko tenperatura -1 eta 2 gradu artekoa da, eta ibai honen hegoaldeko lurretan 0 eta 3 gradu artekoa. Uztaileko batez-bestekoa 20 gradutik gorakoa da eta 30 gradutik gorako egun sargoriak maiz izaten dira.

Ekaina eta Uztailean uholdeak eragiten dituzten eurite gogorrak ohikoak dira.

Banaketa administratiboa

aldatu
Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
 
1 Hefei 合肥市 Héféi Shì Prefektura mailako hiria
2 Anqing 安庆市 Ānqìng Shì Prefektura mailako hiria
3 Bengbu 蚌埠市 Bèngbù Shì Prefektura mailako hiria
4 Bozhou 亳州市 Bózhōu Shì Prefektura mailako hiria
5 Chaohu 巢湖市 Cháohú Shì Prefektura mailako hiria
6 Chizhou 池州市 Chízhōu Shì Prefektura mailako hiria
7 Chuzhou 滁州市 Chúzhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Fuyang 阜阳市 Fǔyáng Shì Prefektura mailako hiria
9 Huaibei 淮北市 Huáiběi Shì Prefektura mailako hiria
10 Huainan 淮南市 Huáinán Shì Prefektura mailako hiria
11 Huangshan 黄山市 Huángshān Shì Prefektura mailako hiria
12 Lu'an 六安市 Lù'ān Shì Prefektura mailako hiria
13 Ma'anshan 马鞍山市 Mǎ'ānshān Shì Prefektura mailako hiria
14 Suzhou 宿州市 Sùzhōu Shì Prefektura mailako hiria
15 Tongling 铜陵市 Tónglíng Shì Prefektura mailako hiria
16 Wuhu 芜湖市 Wúhú Shì Prefektura mailako hiria
17 Xuancheng 宣城市 Xuānchéng Shì Prefektura mailako hiria

Politika

aldatu

Anhui probintziako gobernadorea Wang Sanyun da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Jinshan da.

Garraioa

aldatu

Aireportuak

aldatu
Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
ANHUI
Anqing ZSAQ AQG Anqing Aireportua
Bengbu ZSBB BFU Bengbu Aireportua
Fuyang ZSFY FUG Fuyang Aireportua
Hefei ZSOF HFE Hefei Luogang Nazioarteko Aireportua
Huangshan ZSTX TXN Huangshan Tunxi Nazioarteko Aireportua
Wuhu ZSWU WHU Wuhu Aireportua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu