Ireki menu nagusia

Neologia terminoa bi modutara uler daiteke: batetik, hitz edo unitate lexiko berrien (neologismoen) eraketa prozesu gisan; bestetik, prozesu horiek aztertzen dituen jakintzagai linguistiko gisan. Hortaz, harreman estua du hizkuntzaren bizigarritasunarekin eta hizkuntzalaritzaren eremuekin: lexikologia, morfologia, terminologia eta soziolinguistikarekin, besteak beste.

Prozesuari dagokionez, etengabeko prozesua da. Hizkuntzak egitura zurrun eta itxiak ez diren heinean, testuinguruak eskatzen duen  ̶ eta, horrenbestez, hizkuntzalaritzak ere eskatzen dituen ̶  beharrei erantzuten die. Hizkuntzek dituzten hutsuneak betetzeko ezinbestekoa da eta belaunaldien arteko komunikazioa bermatzen du. 

Eduki-taula

NeologismoakAldatu

Hizkuntza batean azaltzen diren hitz berriak dira, edo beste hizkuntza batetik etorritako esanahi berria dutenoak; moden eta izendapen berrien beharraren ondorioz sortzen dira. Gaur egun, komunikabideek dira neologismoak eta mailegu linguistikoak gehien zabaltzen dituzte. Gainera, hitzak berak berritasuna (grekozko νεός-etik, "berri") adierazten duen arren, ez du zertan esan nahi hitza berria denik. Hau da, hitzaren berritasuna, hitz horren beraren erabileraren eta hizkuntza horretan barneratuta daraman denboraren araberakoa da. Hala ere, termino edo kontzeptu batzuek ez dute luzaroan irauten eta erabilerarik ezaren ondorioz galdu egiten dira.

Neologismo motak tipologiaren araberaAldatu

Hitz horri atxiki zaion adiera berriaren araberako hiru mota nagusitzen dira:

Formazko neologismoakAldatu

Hizkuntza batek dituen baliabideak erabiliz sortzen diren adiera berriak:

  • Eratorpena: aurrizki eta atzizki bidez egiten direnak.
    • Aurrizkiak: birmoldatu, deseroso, ezbehar, garbegirada...
    • Atzizkiak: dirudun, sendagile, zabalera, aspergarri...
  • Hitz elkarketa: bi hitz edo gehiago erabiliz sortzen direnak.
    • Aditzerroa eta izena batzean: eserleku, idazmakina...
    • Bi izen elkartzearen ondorioz: basamortu, aireportu...
    • Aposizioak ere hitz elkatutzat hartzen dira: C bitamina
    • Konposizio kopulatibo bidez sortutakoak: zuri-urdina, anai-arrebak...
  • Sintagmazioa: Hitzak sintaktikoki konbinatuz sortzen diren terminoak.
    • Balio ezarriaren gaineko zerga.
    • Ondasun higigarria.
  • Laburtzapenak: Hitzak eta esamoldeak trinkotuz sortzen direnak.
    • Akronimoak: radarra, laserra, ere...
    • Siglak: LGBT, LAB, SESB...
    • Laburdurak: iz. (izena), orr. (orria)...
    • Sinboloak: kg (kilo), m (metro)...

Adierazko neologismoakAldatu

Adierazko edo esanahizko neologismoak dira, hizkuntzan aurretiaz zegoen hitz bati adiera berri bat atxikitzean sortzen direnak.

  • Zabalkuntza semantikoa: hitz berriak zaharrarekin zerikusia edo antza duenean:
    • sarea: hariak edo kidekoak gurutzatuz eta mailak osatuz egiten den ehuna.
    • Sarea: Internet.
  • Mugapen semantikoa: adiera zaharrak adiera mugatuago bat duenean:
    • ebatsi: ostu, lapurtu
    • ebatsi (Zigor zuzenbidean): irabaziak izan asmoz, beste bati esan gabe gauza higigarriak egitea.
  • Kategoria gramatikalaren aldaketa: aditzetik izenera; izenondotik izenera...
    • errekitu: aditza
    • errekitu: izena
  • Berrezarpen lexikala: Baztertuta geratu diren hitzei esanahia berria ematea:
    • maula: gezur
    • maula: iruzur

Maileguzko neologismoakAldatu

Hizkuntza batean dagoen hutsune lexikoa betetzeko, beste hizkuntzetatik hartzen diren baliabideak dira.

  • Maileguak: adiera hertsian.
    • Egokitutakoak: hizkuntzaren grafiara egokitzen direnak: denbora, mesanotxea, teklatua, futbola...
    • Egokitu gabekoak: beste hizkuntzetatik bere horretan hartzen ditugunak: softwarea, campusa, corpusa, spoilerra
  • Kalkoak: adiera bat duten esamoldeen itzulpena
    • Argi berdea eman
    • Zubia izan
    • Filmetako izarra
    • (...) bezala ezagutua izan

BestelakoakAldatu

Euskarak baditu beste neologismo iturri batzuk:

  • Aranismoak: Sabino Arana-Goirik XX. mendean euskararen purutasuna lortze aldera asmatu zituen terminoak:
    • urrutizkin = telefono
    • akeita = kafe
    • aberri = sorterri
    • arkatz = lapitz
    • alderdi = partidu (politiko)
  • Kultura orokorreko neologismoak: gure kultura globalizatuan, komunikazioen, kultur adierazpenen (zinemagintza, literatura…) zein enpresen bidez hartu ditugun hitzak.
    • klinex (zapi)
    • kola (freskagarri)
    • whatsapp (mezu)
    • ziber-espazio (zientzia-fikziotik hartutako terminoa)

Ez dira neologismoak:Aldatu

  • Handigarriak, txikigarriak eta superlatiboak: neskato, etxetxo, handikote, ederregi, zaharrena...
  • -ki atzizkia duten aditzondoak: bortizki, emeki...
  • Jentilizioak: iruindar, tolosar, mendebaldar...

Neologiarekiko harrera:Aldatu

Terminologia arauemaileak onargarritasun printzipioetan oinarritzen dituzte euren erabakiak, termino berria, nologismo egoki edo okertzat emateko.

Euskaltermen arabera, neologismo onargarriak dira, hizkuntza horretako legeei errespetatuz egokitu direnak edo mailegatuak izan derenak.

Hona hemen, EHUk neologismoak onartzeko erabiltzen dituen aholkuetako batuk:

  1. Sinonimia saihestea: Termino batek dagoeneko iendapen hedatu bat badauka, bigarren bat atxikitzeak nahsmena sor dezake.
  2. Terminoak ez aldatzea: aldaketak nahitaezkoak ez badira, terminoa bere horretan utzi.
  3. Gardentasuna: adierazi nahi den kontzeptuaren esanahia eta izendapena argia izan dadila.
  4. Termino berriak hikuntza desberdinetara egokitzeko modukoa izan beharko luke.
  5. Familia lexikaletan ez txertatzeko moduko terminoak saihestu. Adibidez: telefono, telefoniko, telefonatu, telefonia hitzek osatzen duten familian, urrutizkina ez erabil.

Neologismo okerrak:Aldatu

Goian azaldutako irizpideen arabera, hauek dira okertzat jotzen diren neologismoak:

  • Gaizki osatutakoak:
    • apolitismo --> apoliticismo
    • antidiluviano --> antediluviano
    • Onartu diren arren, gaizki osatuta dauden neologismo batzuk:
      • homofobia --> homosexual + fobia
      • telenovela --> televisión + novela
      • laborategi --> labora + toki
  • Erdarakadak: euskaraz gazteleratik edo frantsesetik hartutako extranjerismoei izandatzeko terminoa.
    • Anek Peruri ilea hartu dio (Tomar el pelo-tik)
    • Faltan botatzen dut (Echar en falta-tik)
    • Mila esker handi bat guztiontzat (Un grand merci-tik)
  • Hizkuntzak badituelako izendapen horietarako hitzak:
    • show --> ikuskizun
    • confort --> ersosotasun
    • amateur --> zaletu
  • Itzulpen erraza delako, edo badutelako:
    • Black Friday: ostiral beltza, deskontu-ostirala
    • link: esteka
    • e-mail: e-posta